
Urdua Indian eta Pakistanen hitz egiten den hizkuntza da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pakistanen urdu esaten zaio eta Indian hindi, baina oso antzeko hizkuntzak dira biak.
Idazkera desberdina da ordea: Pakistanen arabiarren idazkera erabiltzen dute ( اُردُو ) eta Indian ( हिन्दी ) debanagari idazkera.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Delhi hiriaren inguruan sortu zen. India konkistatu zuten herrialde guztiek beren hizkuntzaren arrastoak utzi zituzten urduan. Persiarren, turkiarren, mongoliarren eta musulmanen hitzak hartu zituen urduak.
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hona hemen hitz batzuk:
Arloa | Hitzak |
---|---|
Zenbakiak | Ek (1), Do (2), Tin (3), Txar (4), Pantx (5) |
Koloreak | Safed ( ), Kala ( ), Nila ( ), Sabs ( ), Laal ( ), Pila ( ) |
Entzun nahi urdu pixka bat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aldameneko taulatxoan klik eginez, urduerazko abesti bat entzun ahalko duzu: