Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1943ko maiatzaren 14a
Aizarnazabal
💀
Heriotza
1992ko uztailaren 21a
Madril
🔨
Lanbidea
boxeolari
📷

Urtain Jose Manuel Ibar Azpiazu, Urtain ezizenez ezagunagoa. Aizarnazabalen Urtain baserrian, Gipuzkoan 1943ko maiatzaren 14an jaio zen, eta Madrilen 1992ko uztailaren 21 ean hil zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztea zela aizkolari eta harri-jasotzen aritzen zen eta gero boxeolari egin zen. Fama handia lortu zuen bizitzan zehar.

1968an hasi zen boxeatzen Ordizian, 27 garaipen lortu zituen K.O.-z. 1970ean Madrilgo kirol jauregian urtainek Peter Weiland alemaniarra garaitu zuen K.O, eta Pisu astunen Europako txapelketa irabazi zuen. Hala ere 1970eko azaroaren 10ean Londresko Wembley estadioan, titulua galdu zuen Henry Cooper britainiarraren aurka. Bere bigarren porrota zen baina hura izan zuen boxeolari ibilbideko une goxoenetako bat, ikuskizuna emateaz gain, boxeolari trebea zela erakutsi baitzuen.

Anberesen, Jean Pierre Coopmanen aurka borrokatu zen Europako Txapelketa berreskuratu nahian, baina borrokalditik alde egin zuen. Hura izan zen azken borrokaldia. Gero borroka libreko "catcherra" izan zen Zestoako Tigrea ezizenarekin.

Boxeolari izan zenean 68 borrokalditan parte hartu zuen. Haietatik 53 irabazi zituen 41 K.O.z, 11 galdu eta 4 baliogabeturik bukatu ziren.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtain oso ospetsua izan zen. Telebistak, irratiak eta prentsak saio eta elkarrizketa ugari eskaini zizkioten. Erretiratu zenean, negozioetan ez zuen zorte handirik izan, eta etsialdi bat zuela, bere buruaz beste egin zuen, Madrilgo bere etxeko 10. solairutik jauzi eginda,49 urterekin.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarama musika taldeak, Urtain izeneko abestia eskaini zion. Jabier Muguruzak ere Urtain izeneko abesti bat egin zion.