Txikipedia:Ustekabe

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ustekabea, ezusteko edo sorpresa espero ez den gauza edo gertaera da.

Lehen aipamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Ekman eta Wallace V. Friesen adituek 1975eko Unmasking the Face bere liburuan emozioen artean sailkatu zuten baina beste adituek ez dute emoziotzat hartzen. Edonola ere, edozer balio izan dezake, hau da, neutral, atsegin edo zakar izan daiteke.

Erantzun ez berbalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harridura aurpegian adierazten da ezaugarri hauekin:

  • Bekainak altxatzen eta kurbatzen dira.
  • Kopetan zimur horizontalak azaltzen dira.
  • Betazalak ireki: goiko betazala gora eta behekoa beherantz zabaltzen dira.
  • Baraila erori egiten da eta ezpainak eta hortzak bereizita erakusten dira, ahoaren inguruan tentsiorik ez dagoelarik.