Txikipedia:Valdemeca

Wikipedia, Entziklopedia askea

Valdemeca Cuencako ipar ekialdean dagoen udalerri bat da. 74 biztanle ditu.

Valdemecako bandera

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuencako serraniako parke naturalean dago kokatuta.

La ardillako iturria hegoaldean du.

Valdemecako ibaiak zeharkatzen du herria.

Inguruko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean, Huélamo eta Tragacete ditu. Hegoaldean, Laguna del Marquesado eta Huerta del Marquesado ditu. Mendebaldean, Beamud du.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Belén kaleko eliza. XIV. mendekoa da.
  • Herri beheko ikastolak. XX. mendean erabiltzen ziren.
  • Zezen plaza. Herriaren hegoaldeko sarreran dago.

Eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri inguru osoan Luís Zafrillak egindako 18 eskultura daude. Eskultura honek XX. mendeko jarduerak irudikatzen dituzte.

Herriko jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 2an Belengo amaren jaiak hasten dira eta 3an amaitzen dira. 2an patroiaren prosezioa egiten da, eta 3an banderaren korrida egiten da eta "la Dehisillan" herri guztiak batera bazkaltzen du.

Abuztuaren 16an San Roque ospatzen da meza berezi batean.

Abuztuaren asteburu batean abuztuko jaiak ospatzen dira 3-4 egunetan.