Edukira joan

Txikipedia:Willis Drummond

Wikipedia, Entziklopedia askea

Willis Drummond, Baionan 2006an sortutako rock talde bat da. 2024ko urtarrilean eman zuten euren azken kontzertua.

Willis Drummond

Xan, Rafa eta Felixek sortu zuten taldea, eta 2007an beraiek egindako Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an Bidehust disko berria kaleratu zuten, eta 2010. urtean aurreneko zuzeneko diskoa. Hurrengo diskoa Instantean izan zen.

2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuten. Europan zehar 200 kontzertu eman zituzten. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz, eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren.

2018an bigarrena kaleratu zuten Willis Drummond live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen. 2019an Zugzwang diskoa argitaratu zuten.

2023ko abenduan taldearen amaiera iragarri zuten.

  • Xan Bidegain-Baxua
  • Joseba B.Lenoir-gitarra
  • Felix Rudiger_bateria
  • Jurgi Ekiza-Gitarra eta ahotsa
  • Anthology (Autoekozipena, 2007)
  • Willis Drummond (Bidehuts, 2009)
  • Psilocybenea 2009/09/19 (Bidehuts, 2010)
  • Istanteak (Bidehuts, 2011)
  • A ala B (Bidehuts, 2012)
  • Tabula Rasa (Tabula Rasa, 2016)
  • Willis Drummond - Jon Iraundegi (Banizu Nizuke, 2017) - 2 abesti
  • Zugzwang (Tabula Rasa, 2019)