Txikipedia:Xanpora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cardamine Pratensis

Xanpora (Cardamine pratensis) Gurutzedunen familiako belar-landare iraunkorra da. Larre heze eta eguzkitsuak ditu gogoko. Europa osoan aurki daiteke, hala nola asia mendebaldean ere. Badirudi azken urteetan ipar-ameriketan ere topa daitekeela.

NOLAKOA DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Entsaladan jateko ona izateaz gain, sendabelar bezala ere erabiltzen da. Bitamina C ugari du.

50-80 zentimetro har dezakeen zurtoin bakarrez osaturik dago. Zurtoinak ez du ilerik eta muturrean lore sorta hazten da udaberri inguruan. Loreak, normalean, arrosa kolorekoak izaten dira, eta zain ilunagoak izaten dituzte, nahiz eta zurira edo morera alda daitezkeen. 4 petalo libre eta gurutze formakoak dituzte, 4 sepalo eta antera horiak dituzten 6 estambre zurixka.

BESTE HIZKUNTZA BATZUETAN:

Gaztelaniaz: Berro de prado Ingelesez: cuckooflower, lady’s smock; Alemanieraz: wiesen-schaumkraut; Frantsesez: cardamine des prés, cresson des prés; Italieraz: papavero comune, rosolaccio; Portugesez: agrião-dos-prados.