Wikipedia, Entziklopedia askea

Zaldi Ero

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1840
Hego Dakota
💀
Heriotza
1877ko irailaren 5a
Fort Robinson (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi
Zaldi Ero, 1877ko erretratu batean.

Zaldi Ero Ipar Amerikako amerindiarren arteko siux indiarren tribu bateko buruzagi gerlari bat izan zen. 1842 inguruan jaio zen orain Rapid City, Hego Dakota dagoen tokian. Jada 1865ean bere jendea gidatzen zuen lautadetako indiarren gerretan. Indiarrek gerra horiek hasi zituzten indiarrak ez zirenei euren lurrak inbaditzea eragozteko.

Siux buruzagiek 1868an beren herria erreserba batean sartzea onartu zuten, Estatu Batuetako gobernuarekin negoziatu ondoren. Zaldi Ero ukatu egin zen akordio hori betetzera. Berak eta bere jarraitzaileek erreserba utzi egin zuten bisonteen herrialdera joateko, eta han jarraitu zuten ehizatzen, arrantzan eta tribu etsai eta zurien kontra gerra egiten.

1874an indiarrek lurralde sakratutzat zeukaten siux erreserbako gune batean urrea aurkitu zen. Meatzari zuriek ez zieten jaramonik egin indiarrekin egindako itunei, eta inguru haietan sartu ziren. Armada iparamerikarreko tropak bidali zituzten meatzariak babesteko, baina Zaldi Erok eta bere jarraitzaileek alde egitera behartu zituzten 1876ko ekainean.

Geroago, siuxak George Armstrong Custer teniente koronela buru zuten soldadu estatubatuarren aurka borrokatu ziren. Bataila ospetsu horretan Custer eta bere gizon guztiak hil ziren.

Zaldi Ero tropa estatubatuarrek jazarri zuten. Azkenean 1877ko maiatzaren 6an errenditu zen. Fort Robinsonen, Nebraskan preso zegoen bitartean, Crazy Horse hil egin zuten 1877ko irailaren 5ean, soldadu estatubatuarrekin izandako borroka batean.