Wikipedia, Entziklopedia askea

Zenbaki bikoiti

2 zenbakia, zenbaki bikoitietan ezagunena.

Zenbaki bikoitiak 2ren multiplo diren zenbakiak dira. Adibidez: 4, 18, 36, 58,...

Zenbaki bikoitiek honako propietateak dituzte:

  • Edozein zenbaki zenbaki bikoiti batez biderkatuz gero, emaitza bikoitia izango du: 3 * 8 = 24
  • Bi zenbaki bikoiti batuz gero, emaitza beti bikoitia izango da: 2 + 6 = 8
  • Zenbaki bakoiti bati bikoiti bat gehituz gero, emaitza beti bakoitia izango da: 3 + 4 = 7
  • Bi zenbaki bakoiti batuz gero, emaitza beti bikoitia izango da: 3 + 5 = 8