Txikipedia:Zer da Txikipedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zer da Txikipedia?
VikidiaLogo1.png
Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina; horregatik, euskara garbi eta errazean idatzita egotea da gure helburua, umeen eskola-beharretara moldatua, baina ulergarritasunari garrantzi handia emanez. Txikipediaren oinarrian, Vikidia izeneko online wikientziklopedia dago, euskaraz 2015ean hasi zena, eta beste hainbat hizkuntzatan ere funtzionatzen duena, hemen aipatutako helburuekin.
Segitu
Norentzat da Txikipedia?
Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzat da, eskolako beharretara begira egina, baina ez bakarrik. Izan ere, euskara errazean idatzitako Wikipedia moduko bat izatea nahi dugu, eta, hartara, euskara ikasten ari diren helduentzat ere izan daiteke baliagarria. Edozeinek kontsultatu ahal du, nahi dugulako artikulu irakurterrazak eta ulerterrazak egotea. Wikipediaren bertsio laburtu edo errazago bat izatea nahi dugu, batzuetan Wikipediako artikuluak luzeak, konplexuak eta zailak izaten direlako.
Nork egiten du Txikipedia?
Txikipedia wiki proiektuan edonork parte har dezake, artikuluak idatziz, aldatuz edo osatuz, informazioa gehituz edo zuzenduz. Horretarako kontua ireki beharra dago, baina oso erraza da. Hori bai, beti errespetatu behar dira egile-eskubideak.

Bestalde, gure asmoa da 8 eta 13 urte bitarteko euskal umeek berek ere parte hartzea Txikipedia egiten, haiek izatea interesatzen zaizkien artikuluak idazten, osatzen edo zuzentzen dituztenak, baina betiere euren irakasleen laguntzarekin; horrela, euren ekarpena egin dezakete, eskolarako baliagarriak izan daitezkeen gaietan.

Irakaslea bazara eta proiektu bat egin nahi baduzu, idatzi eutxikipedia@gmail.com helbidera.