Txikipedia:Zeres (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezaugarriak
Izena Zeres
Sexua Emakumezkoa
Aita Saturno
Ama Rea eta Ops
Seme-alabak Proserpina
Anai-arrebak Vesta, Pluton, Jupiter, Neptino eta Junon

Zeres erromatar mitologian, ugalkortasunaren, nekazaritzaren, zerealen eta amatasun erlazioen jainkosa izan zen. Aventinoko hirutasuneko plebeioen jainko zentrala zen.

Mitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeresek gizakiei lurra lantzen, ereiten, garia jasotzen eta ogia egiten irakatsi zien. Zeres, bestetik, Ennako (Sizilia) zaindaria zen.

Kondairaren arabera Jupiterri Sizilia zeruetan jartzea eskatu zion.

Bere nekazaritza lanetan Zeresek laguntzaile gisa 12 jainko txiki zituen:

  • Vervactor, lurgorritzen duena.
  • Reparator, lurra prestatzen duena.
  • Imporcitor, goldatzen duena.
  • Insitor, ereiten duena.
  • Obarator, gaineko goldatzen duena.
  • Occator, areatzen duena.
  • Sarritor, gari jorra egiten duena.
  • Subruncinator, argitzen duena.
  • Messor, uzta jasotzen duena.
  • Conuector, jasotakoa garraiatzen duena.
  • Conditor, biltegian jartzen duena.
  • Promitor, banatzen duena.

Irudikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeres emakume polit bat bezala aurkezten da; altua, azal koloretsukoa, begirada tristea eta ile argia. Ile nahasia lepotik behera. Gariaren koloreko zapia darama, ikur gisa.

Gari buruz egindako diadema altu bat du ikur bezala. Gari buruekin edo lore gorriekin egindako girlandazko koroa. Haren ikurrak galburu koroa eta oso altua den diadema dira. Askotan atzera botatako mantelina darama. Bestetan zetroa edo igitaia ematen diote.