Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1918ko abuztuaren 1a
Changzhou
💀
Heriotza
1957ko irailaren 22a
Shanghai
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Zhou Xuan

Zhou Xuan txinatar emazte bat, aktore eta abeslaria zen.

Sortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Changzhou hirian sortu zen 1918ko agorrilan eta 1957ko irailan hil zen Shanghaien. Bere burasoek ttipitan utzi zuten bakarrik, eta adoptatua izan zen.

Amodio Bizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936eko udazkenean, Yan Hua-rekin ezkondu zen; 3 urte baizik ez zuten iraun elgarrekin. Beste bi amodio istorio ukan zituen Zhu Huaiderekin eta Shi Huirekin, baina ez zen berriz ezkondu.                                                                                                                

Lan bizia eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore eta abeslaria zen, 12 urtetan kantu txapelketa batean bigarren saria irabazi zuen. Zhou Xuan berehala bihurtu zen gramofonoaren garaiko kantari ezagun bat. 1937an zinemako mundura iritsi zen 40 bat filma egin zituen. 1940ko hamarkadan txinatar aberatsenetariko bat zen. 1953an ikuskizunen munduko zazpi artistarik ezagunena izan zen.

Eritasuna eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean, Shanghaira,  joan zen “An all-Consuming Love” filman parte hartzeko, baina gelditu egin behar izan zuen eritsun  baten ondorioz. 1951ko udan, Zhou Xuanek buruko eritasuna izan zuen, eta Shanghaiko erietxera bidali zuten. 1957ko ekainaren 18an, emaztea sendatu egin zen baina uztailaren 19an meningita bat gaizki sendatuta, 1957ko irailaren 22an hil zen: