Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuzen (geometria)

Lerro zuzena hasierarik eta amaierarik ez duen lerro ez-kurbatua da. Bi lerro zuzen, norabide bera dutenean, elkarrekiko paraleloak izango dira; izan ere, beti zuzenak direnez eta kurbadurarik ez dutenez, ez dira ebakiko.

Lerro zuzena eta lerro zuzen paraleloak
Lerro zuzena eta lerro zuzen paraleloak.


Lerro zuzenen arteko ebakidurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi lerro zuzenek (edo gehiagok) elkar moztu dezakete, norabide bera ez dutenean. Bi zuzen perpendikularrak izango dira, ebakitzen direnean beraien artean 90ºko angelua sortzen denean. Aldiz, bi zuzen zeiharrak izango dira 90ºko angelua sortzen ez dutenean. Ebakidura perpendikular ohikoenetakoa aljebran OX eta OY ardatzek egiten dutena da (irudia ikusi).

Ebakidura zeiharra eta zuzena.