Victoriano López García (Mondoñedo, Lugo, 1910 – Madril, 1995) espainiar zinema-irakaslea izan zen. Industria-ingeniaritza ikasi zuen Bilbon, eta Madrilgo Industria Ingeniarien Eskolako irakasle izan zen. Eskola horretan zinemagintzako teknikaren irakaskuntzaz arduratzen hasi zen, eta hainbat proiektu bideratu zituen. Bere lanari esker, ikasle batzuek zinemagintzan lehen urratsak egiteko aukera izan zuten. Cine Esperimental izeneko aldizkaria sortu eta zuzendu zuen, eta hainbat artikulu idatzi zituen Radiocinema, Espectáculo eta Primer Plano argitalpenetan. Zinemagintzaren irakaskuntzan eta industria horren ikerketan egin duen lanaren emaitza dira liburu hauek: Lecciones sobre cinematografía (1941), Técnica del cine sonoro, en color y en relieve (1943), Electroacústica (1963), Acústica (1971), Chequeo al cine español (1972). 1990ean, Espainiako Zinemagintzaren Zientzia eta Arteen Akademiak ohorezko Goya saria eman zion zinemagintzako teknikarien prestakuntzan egindako lanagatik.