Wikipedia:Antroponimia
Orri honek Euskarazko Wikipediako politika formal bat azaltzen du. Lankideek onartutako arauak dira; beraz, lankide guztiek bete beharko dituzte. |
- Ikus politika honen bozketa.
Politika hau aplikatzean, kontuan hartzekoa da EIMAk betiere zorrotz betetzen dituela euskararen araugintzako erakunde gorenaren arau eta gomendioak, hots, Euskaltzaindiarenak. Beraz, Euskaltzaindiak emandako arau edo gomendioren bat EIMAren zerrendetako formekin bat ez badator, Euskaltzaindiarenari emango genioke lehentasuna, Euskal Wikipediako politiketatik lehenak ere hala agintzen baitu.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oro har, EIMAren zerrendetan ageri diren izen-deiturak erabiliko ditugu.
- Euskal herritarren euskarazko izenak eta deiturak Euskaltzaindiak araututako eran emango ditugu, salbu eta pertsona horrek Euskaltzaindiak araututako forma erabiltzea ez duela nahi adierazi badu (beraz, Euskaltzaindiak araua eman eta gero adierazitako nahia izan behar da). Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian aurkituko ditugu erakunde horrek araututako formak.
- Pertsona horren nahia jakiteko, berak euskaraz idatzi dituen testuetan nola izenpetu duen begiratuko dugu. Euskaraz idatzi ez badu, bere izen-deiturak euskaraz nola idaztea nahi duen jakinarazteko egin dituen adierazpenei egingo zaie kasu.
Politikaren testu osoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]a) Arau orokorra
Euskal Wikipedian, arau orokortzat, EIMAren Onomastika lanean zehaztutako irizpideak aplikatuko ditugu pertsonen izen-deituren idazkera erabakitzeko. Irizpide horien araberako izenen zerrendak hemen daude argitaratuta: EIMAren izen zerrendak.
b) Euskal herritarren antroponimoetarako salbuespena
Euskaltzaindiak euskal deiturak euskara batuan nola idatzi behar diren zehazteko liburua 1998an argitaratu zuen. Euskal herritarren batek bere deiturei grafia hori aplikatzerik nahi ez duela adierazi badu, bere nahia errespetatuko zaio. Nahi hori zein den jakiteko, bi irizpide hauek erabiliko dira:
- Euskal herritar horrek egindako adierazpenak, bere izen-deiturak euskaraz idaztean Euskaltzaindiak emandako arauak ez betetzearen alde dagoela garbi zehazten dutenak.
- Euskal herritar horrek 2000. urtearen hasieraz geroztik euskaraz idatzi dituen testuak sinatzean erabili dituen izen-abizenak.
c) Euskal herritarren euskal deiturak euskara batuan idazten ez direnean
Politika honen ondorioz euskal herritar bati euskal abizena euskara batukoa ez den grafia batekin idazten badiogu, pertsona horren artikuluaren hasieran, izen-deituren ondoan, oin ohar hau idatziko dugu erreferentzia gisa:
- <ref>Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori ''XXXXXXX'' formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan ''YYYYYYY'' idatzi behar dela arautu du. Ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=470&lang=eu&view=deiturak Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>
Bi abizenei buruz ari bagara, honela idatziko dugu:
- <ref>Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen horiek ''XXXXXXX'' eta ''XXXXXXX'' formekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan ''YYYYYYY'' eta ''YYYYYYY'' idatzi behar direla arautu du. Ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=470&lang=eu&view=deiturak Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>