Wikipedia:Bost euskarriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lasterbideak:

Wikipediaren oinarri nagusiak bost euskarri hauetan laburbilduta daude:

BluePillar.svg Wikipedia entziklopedia bat da, entziklopedia orokor edo espezializatuen, almanakeen eta hiztegi toponimikoen elementuak ere dituena. Edukiak egiaztagarria izan behar du; beraz, erreferentziak jarri behar dira, iturri fidagarrietara. Wikipedia ez da pulpitu bat, propaganda makina bat, eduki hutsalentzako lekua, anarkia edo demokrazia esperimentu bat, zentsurik gabeko informazio bilduma edota webguneen gidaliburu bat. Ez da hiztegi, egunkari, edo iturrien bilduma bat; horrelako edukia Wikimediaren beste proiektuetarako da, dena dela.
 
GreenPillar.svg Wikipediak ikuspegi neutral bat erabiltzen du, hau da, artikulu batek ezin du izan ikuspuntu jakin bat. Batzuetan honek esan nahiko du informazioa angelu posible guztietatik eskaini behar dela, bakoitza zehaztasunez aurkeztuz eta testuingurua ere azalduz, irakurleak ikuspegi guztiak uler ditzan; eta ez ematea ikuspegi bat "hoberena" edo "egiazkoa" bezala. Honek esan nahi du egiaztatu ahal diren erreferentziak, iturri fidagarrietatik ahal dela, eskaini behar dela posiblea den neurrian, eta batez ere, gai eztabaidagarritan. Neutraltasun gatazka bat agertzen den bakoitzean erreflexurako aldi bat eman behar da aditzera eztabaidatua bezalako iragarki batekin. Zehaztasunak eztabaida orrian emango dira eta jarraitu gatazken ebazpena.
 
YellowPillar.svg Wikipedia eduki askea da, edonork erabil, edita eta bana dezakeena. Editatzen duten guztiek beren ekarpena GNU lizentzia librearekin ematen dute. Ez ezazu sar egile eskubide librea ez duen materialik, ez eta GFDL lizentziarekin bateraezina den lanik ere. Onartu beharko duzu edozeinek aldatu dezakeela zuk idatzitako artikulua, inor ez baita artikulu baten jabe. Idazten duzun edozein testu gupidarik gabe aldatua eta birbanatua izan daiteke.
 
OrangePillar.svg Wikipedian dihardutenek errespetuz eta gizalegez tratatu behar dute elkar. Gainerako wikilariak errespeta itzazu, baita haiekin bat ez zatozenean ere. Ez egin eraso pertsonalik, joka ezazu asmo onez, eta oro har jo ezazu gainerako wikilariak ere fede onez ari direla. Saihets itzazu edizio gerrak. Desadostasunik sortuz gero, saia zaitez eztabaidatzen eta adostasun batera iristen, eta gogoan izan ezazu 209.443 artikulu daudela Euskarazko Wikipedian lan egiteko eta eztabaidatzeko.
 
RedPillar.svg Wikipediak ez du arau finkorik, hemen dauden bost euskarrietatik aparte. Izan zaitez ausarta orriak aldatzerakoan, eta ez kezkatu akatsen bat egiteaz. Izan ere, zure ahaleginak ez du zertan perfektua izan. Artikuluen bertsio guztiak gordeta daude; beraz, ezinezkoa da konponbiderik gabeko kalterik egitea. Baina gogoan izan: hemen idazten duzun guztia, betiko geratuko da erregistratuta.