Wikipedia:Lankideen esperientziari buruzko iruzkinak/Ezaugarri berriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau 2010. urtean sartu ziren ezaugarri berri batzuei buruzkoa da,
eta dagoeneko ez du erabilerarik. Erreferentzia historikotzat gorde da.


Zer berri?

Lan handia egin dugu gure lankideei gauzak errazteko. Oso pozik gaude zurekin hainbat hobekuntza partekatzeaz, horien artean itxura berria eta edizio-funtzio sinpifikatuak. Wikimedia Fundazioaren lehentasunetako bat da gure proiektuen erabilera erraztea, eta horregatik etorkizunean eguneraketa gehiago burutuko ditugu.

Nabigazio interfaze berriaren irudia
Edizio tresna-barra hobetuaren irudia
Edukiak txertatzeko kutxatxo berrien irudia

Hurrengo aldaketak

Hona hemen hurrengo egunetan egingo ditugun aldaketen laburpena:

  • Nabigazioa: nabigazioa hobetu dugu orrialdeen edizioa eta irakurketa errazteko. Orain, orrialdearen goialdeko loturek argiago erakusten dute orri nagusian ari zaren edo eztabaida orrian, eta irakurtzen edo editatzen ari zaren.
  • Edizio-barran hobekuntzan: edizio tresna-barra birrantolatu dugu erabilera errazteko. Orain, orrialdeei formatua ematea sinpleagoa da.
  • Loturentzako laguntzailea: Wikipediako edo Wikimediako beste proiektuetako beste orrialde batzuetara, nahiz kanpolo webguneetara loturak jartzeko tresna erraza.
  • Bilaketetan hobekuntzak: bilaketako iradokizunak hobetu ditugu eta joan nahi duzun orrialdera azkarrago eramango zaituzte.
  • Bestelako funtzio berriak: taulak egiteko laguntzailea jarri dugu taulak errazago sortzeko, eta bilaketa eta ordekapen tresna bat ediziorako.

Bisitatu maiz egindako galderen orrialdea hobekuntzei buruzko informazio gehiago ikusteko.