Wikipedia:Txokoa/2006ko otsaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006 urteko otsailean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Lotura azpimarratuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, loturak azpimarratu gabe agertu nahi baduzute; hurrengo pausoak jarraitu:

  1. Hobespenak menura joan (goialdeko loturetan).
  2. Hobespenen menuan, "Nahaztea" sailera igaro.
  3. Azkenik, "Loturak azpimarratu" aukeran, "Inoiz" aukeratu eta hobespenak gorde.

Kabri, (erantzunak hemen) 13:37, 2 Otsaila 2006 (UTC)

Iepa! Bueno, esan dut hortik baino Nahaztea hitza gaizki dago, Nahastea litzateke eta hala rer oso itzulpen "kutrea" iruditzen zait... eztakin Besteak, igual hobe?

Beste alde batetik Browser edo Navegador euskaraz Arakatzaile esaten da, behintzat hori da nik eremu teknikoak gehien entzundako hitza, esteka eta horrelakoen antzera. --Ondo izan, Unaiaia (¿iritzirik?) 14:28, 2 Otsaila 2006 (UTC)

Fitxategientzako "arakatzaile" hitza erabiltzen dut nik, baina webguneentzako berriz "nabigatzaile" hitza erabiltzen dut. Biak daude onartuak. -- Txopi 08:57, 6 Otsaila 2006 (UTC)

azalari buruzko proposamena[aldatu iturburu kodea]

natur zientzietan matematika sartuta dago eta matematika ez da justu natur zientzia. natur zientziak eta zientzia zehatzak jartzea proposatzen dut.

Azala aldatzeko asmoak ditugu, eta kategoriak ere. Beraz, laster aldatuko ditugu guztiak. Kabri, (erantzunak hemen) 16:52, 7 Otsaila 2006 (UTC)

Kantitatea eta kalitatea[aldatu iturburu kodea]

Nire ustez kontu eta begirune handiz jokatu behar dugu estilo eta gramatika gaiekin, iruditzen zaidalako ez zaiela behar beste arreta jartzen. Deigarria da "beste" hitzaren erabilera zeharo okerra ("espainolakadak", haiei ezin zaielako erderakadak bakarrik esan).

Askotan agertzen dira-eta honelako lardaskeriak:

"beste iturrietako testuak" (beste iturri batzuetako testuak barik), "beste hizkuntzak" (beste hizkuntza batzuk, beharrean) eta abar.

Nire ustez espainolkada hauei (adibide ez onargarriak, zoritxarrez, hamaika dira eta, batzuk, konstanteak) gehiago erreparatu beharko genieke zeren eta argi dago proiektu honetan, edukiari ematen zaion besteko garrantzia eman behar zaiola itxurari (hizkuntzari); bestela, internetzale euskaldun guztiok espainola edo/eta frantsesa ederto dakigula kontutan izanda, beste wikimedia askoz gotorragoetara jo genezake. Honek frogatzen du hizkuntza zaindu beharraren garrantzia. Nire ustez obsesionatuegi gaude kantitatearekin (hamar mila sarrera baietz! eta abar) eta sekulako hizkuntz zabarkeriak publikatzen ari gara eta baita sarrera alfer gehiegi ere (ez dutelako ia informaziorik ematen Jose Maria Aznar, kasu). Honela mesede pozoindua egiten diogu euskarari.

"Wikipedia guztiek eduki behar luketeen (sic) artikuluen zerrendako"..." (Bide batez, zer eduki beharko lukete "zerrenda" ala "artikuluak"? Nire uste apalean bigarrena. Hortaz "LITUZKETEN" behar duela uste dut) gaiari gagozkiola berdintsu deritzot. Benetan bide onetik al goaz Pakistan eta enparauekin horren tinko tematuta, "Koldo Mitxelena" edota Jose Antonio Agirre" -lako artikuluak osatu barik daudenean? Uste dut joera biak uztartzen saiatu beharko genukeela, bata eta bestearen artean aukeratu gabe.

Gai hauek eztabaida zabala (eta ez zapala, beste batzuetan gertatu den bezala) merezi dutelakoan nago. Ireki dezagun lehen bait lehen, eta bakoitzak ahal duen moduan lagun dezala.

Arretaz, agur bero bat wikizale guztiei.

--oskarbilbao

Ados nago, eta horregatik ireki nuen Txokoan eztabaida Wikiaren norabideari buruz. Adostu genuen bezala, kopurua alde batera utziko genuen eta gai garrantzitsuekin hasiko ginen lanean, nik denbora dexente eman nuen geografiarekin, batez ere Ozeaniarekin, baina denbora falta dela eta ezin dut lan horrekin etengabe jarraitu. Gramatikari buruz, zer esan, arrazoi guztia duzu, baina kontutan izan, artikulu asko eta asko gaztelaniatik edo ingeleratik daude itzulita eta testuak itzultzea ez da batere erraza. Berriz ere wikiaren norabidea eztabaidatu beharko genuke, lehenkin Euskal Herria, Euskara, eta honekin zerikusia duen guztia jorratu beharko genuke, eta gero hasi gintezke beste gauza guztiekin, Euskal Herriari eta Euskarari buruzko artikuluak oso pobreak dira. Honetarako lantaldeak behar dira. Zangoluze
Ea, zerrenda bat ipiniko dut lehendabizi egin beharko genukeen gaiekin, lankide ezberdinak izena eman ahal izateko nahi duenean. Ea lehen bait lehen, Euskal Herriko artikuluak ondo egiten ditugun, eta beste guztiak bigarren ikuspegi batera uzten ditugun. Behintzat Euskal Herrikoak sortu eta garatu arte. Kabri, (erantzunak hemen) 14:52, 9 Otsaila 2006 (UTC)
Egia esan, ni ez naiz lan taldeak osatzearen oso zale. Nire ustez wiki filosofia hori apur bat galduko luke, norberak nahi duen artikuluak egitearena, alegia. Dena den, egia da artikulu gehienen kalitatea eskas samarra dela, baina orduan, ez litzateke logikoagoa Euskarari eta Euskal Herriari buruz dagoeneko ditugun artikuluak hobetzea, zirriborro gehiago sortu beharrean? Gramatika akatsei dagokienez, arrazoi duzu, baina guztiok ez gara filologo eta ahal duguna egiten dugu, gu baino adituago den norbaitek akatsak zuzenduko dituen itxaropenez Eliana 22:47, 15 Otsaila 2006 (UTC)

abeltzantza azalean? eta beste kontu batzuk[aldatu iturburu kodea]

hori ere jartzea ez zait egokia iruditzen. Hobe, agronomia jartzen bada eta abeltzantza barruan. Gainera hobe zientzia aplikatuen atalean.

kategoria bakoitzeko artikulen zerrendaren formatoa ez zait egoki iruditzen, aldatzeko zaila da (egia esan nik ez dut lortu oraindik, adibidez, matematikarien zerrenda luzatzea). Atal bakoitzaren barruan, atalaren definizio zabal eta orokor bat eta ondoren, zerrenda bat jartzea baina zuzenean, norberak alfabatikoki eginez litzateke egokiena, bestela oso luzea da. ez dakit esplikatu naizen, ni naiz estatistika inguruko artikuluen egilea, proposatzen dudana estatistikaren barneko nabegazioaren antzeko formatoa da.

Aupa, Abelzaintzaren kontua oraingoz ez dut uste aldatuko denik, Kabri azal berri batean dabil lanean eta 'Kategoriak' txantiloia ere aldabu beharrean gaude. Beste kontua ez dakit ongi ulertzen dudan, baina uste dut diozuna ezinezkoa dela, automatikoki 'txikitzen' dira zerrenda horiek.- Zangoluze (Bai esan?) 15:58, 9 Otsaila 2006 (UTC)

Kantitatea eta kalitatea[aldatu iturburu kodea]

Hurrengo hitzak Kabriren erabiltzaile orritik kopiatu eta itsatsi egin ditut wikizale gehiagok irakurri ahal izateko xedearekin.

Bestaldetik ez al da logikoagoa sail honetako mezu berriek goiko lekua hartzea eta zaharrak behean gelditzea? Agur bero bat denoi. Oskarbilbao

Hona testua:

Aupa Kabri,

Eskerrik asko zure (eta zangoluze-ren) erantzunengatik. Jakingo duzunez, oso lantzean behin bada ere, Wikipediako kolaboratzeilea naiz.

Poztu naiz euskal wikipeadiak eduki beharko LITUZKEEN artikuluen zerrenda osatzen ari zarela entzunda. Nik proposatzen dut, lehenengo, zerrenda bat osa dezazun eta gero eztabaidarako (eta osaketak egiteko) aldikada bat ematea (ez laburra, mesedez, gutxienez hilabeteak. Honek ez du ekintza zertan geldotu, hasi gaitezkeelako lanean artikulu "argiekin"). Nire iritziz, eztabaida sakona eta irekia beharko du -adibide bat jartzearren- erabakitzeak, ia Euskal Herriko udalerrien zerreda oso batekin tematzea merezi ote duen edo ez.

Adibide honi lotuta nik irudimentsuago jokatzea proposatuko nuke (eta ez honetan bakarrik): herri bakoitzaren artikulua herri hartako bizilagun batek (edo askok) osatzea (eta behar izanez gero, KOMUNIKABIDEEN bidez, hartarako kolaboratzaileak behar direla zabaltzea. Hala herri bat wikin agertzen ez bada izango da bertakoak ez daudelako interesatuta ). Beste hainbat gauzekin berdin (edo ausartago) jokatzea proposatuko nuke. Gainera informazio horiek (udalerriak) nonnahi aurki genitzake. Pragmatikoagoak izan behar dugulakoan nago eta artikulu erabilgarriagoak sortu, beti ere kontutan izanda gure hizkuntzak eta kulturak ez dituztela auzokoenek duten osasun eta egoera. Izan ere, lehenik irizpideak adostu (eta hausnartu) egin behar direla deritzot, wikiren oraingo kinka honetan. Nire ustez kaltegarria da euskara beste hizkuntza BATZUEN parean ipintzea aldeak nabarmenak direnean. Hori boluntarismo hutsean erortzea litzateke.

Bestalde, nire ustez, argi eduki behar dugu Viethnamgo wikiak gureak baino artikulu gehiago edo gutxiago izateak guri bost axola behar digula. Ados zaude azken honekin, ezta?

Euskal wikia euskaldunok ERABILTZEKO sortzen ari gara ez lehiak (itxuraz) irabazteko (eta "itxuraz" diot zeren, zuk nik baino hobeto dakizunez, artikuluen erdiak baino gehiagok ez dutela izen hori merezi).

Gainera DBHko ume batek kontsultatu nahi duenean zaborra besterik ez badu aurkitzen (eta gainera gramatika akatsez josita) euskara eta zaborra uztartuko ditu inkontzienteki (honek dituen ondorio neurgaitz guztiekin)

Nire ustez proiektu honi etorkizunari begira heldu behar zaio, eta erabilgarritasuna eta zuzentasuna izan behar ditu helburu eta iparrorratz.

Hizkuntz zuzentasunari lotuta ere, gai honetan (ere) lan taldeak sortzea proposatzen dut (ahal izanez gero lagunduko dut, filologia ikasi nuen eta). Une honetan (berriro ere, nire ustez), beharbada, inportanteagoa da dagoena ganoraz dagoela eginda egiaztatzea entziklopedia etengabe eta irizpiderik gabe haztea baino.

Hizkuntz zabarkeriari buruz ezer gutxi esan duzue eta nire ustez erabateko garrantzia dauka. Bestela zer irakatsiko diegu euskal ikasleei? Eta areago, zertarako wikipedia euskaraz? niretzat ez du balio artikulu gehienak espainerazko wikitik euskaratzen direlako aitzakiak)

Dena den, ez dut katastrofista izan nahi eta badakit erraza dela kritikatzea, beraz zorionak eta eskerrik asko egindako lan eskergagatik, bost mila artikulu ez da-eta lan makala gure (hizkuntz) egoeran.

Oskarbilbao

arku hitzaren desambiguazioa[aldatu iturburu kodea]

beharrezkoa da, grafoko arkuak ez du zer ikusirik eman denarekin

nola birzuzendu esteka bat?[aldatu iturburu kodea]

esan mesedez

Hurrengo kodea ezarriz: #REDIRECT [[_]] edota aldatzen duzun orrian, azpian kodea irtetzen zaizu "redirect" gainean klikatu eta marraren ordez, nahi duzun artikulua erantsiz. Kabri, (erantzunak hemen) 15:36, 10 Otsaila 2006 (UTC)

Nazioarteko toponimoak -irizpideak-[aldatu iturburu kodea]

Aupa Unaiaia eta enparauok,

Nire ustez Euskaldunon Egunkariakoak (demokratei eskar orain itxita) izan dira arlo honetaz lan ganorazkoena egin dutenak. Nahiko denbora luzea eman zuten kontu hau aztertzen (ez ahaztu gero, Iparraldeko haurrideak, nahiz eta wikipedian asko agertzen ez diren momentuz). Nire iritziz dagoenetik edoski eta aprobetxatu behar dugu. Beraz, nik beste barik, beraien irizpideak jarraituko nituzke. Nahi izanez gero ni neu ardura ninteke gai honetaz (irizpideak betetzen direla eta). Zer deritzozue?

Agur bero bat,

Badago eskura estilo liburu bat edo? Agian handik har genitzake eta hemen idatzita jarri, horrela naiz eta zu ez egon (dena delakoagatik) zein irizpide jarraitu jakingo genuke

--Ondo izan, Unaiaia (¿iritzirik?) 21:06, 11 Otsaila 2006 (UTC)

Ba dago, noski; eta gainera euskal kazetari guztiek erabiltzen dute. (Ahituta ez badago) edozein liburudendatan egon behar du salgai. Nik ale bat badaukat baina harezkeroztik bizpahiru argitaraldi egin dituzte eta, jakina, baita eguneratu ere. Izenburua honakoa da: Estilo Liburua.

Terminologia amankomuna[aldatu iturburu kodea]

Batzutan kanpo loturak eta beste batzutan kanpo estekak, bietako bat ez litzateke adostu beharko?

Bai, lotura izan beharlo luke. Esteka, gaztelaniazko "atadura" edo "amarradura" da. "Enlace", "vínculo" edo "link", lotura da. Artikuluen formatuen orrian agertzen den bezala. Kabri, (erantzunak hemen) 15:46, 17 Otsaila 2006 (UTC)

Aupa guztioi! Orain dela gutxi ezagutu dut wikipedia proiektua, bertan artikulu batzuk idatzi ditut. Arazoak izan ditu argazkiak jartzerakoan (Commons-ekoekin ez dut izan), beste bertsioetan argazkiak ikusten ditut eta ezin ditut kopiatu. Izen berdina jartzen dut baina argazkia ez da azaltzen. Zer egin dezaket? Badauka soluziorik?

Milesker denoi.

Eta barkatu hasieran idaztea, horrela gehiago ikusiko dela uste baitut. Gaizki deritzonak bukaerara eraman dezala, eta kitto. Agur bat.

Iepa! Beste wikietan dauden argazkiak ezin dituzu zuzenean hemen jarri, zure ordenagailuan gorde eta gero hemen edo Commons-en igo behar dituzu erabili ahal izateko. Kontuz ibili izan ere Wikipedia batzuetan (adibidez inglesezkoan) fair useko argazkiak erabiltzen dituzte, hemen ez dugu erabakirik hartu, baina nire aholkua da ahal den moduan horiek hemen ez erabiltzea, nik erabiltzeko eskubidea bermatzen duten argazkiak bakarrik erabiliko nituzke.
Gogoratu hemen edo Commons-en argazki bat igotzean bere egile eskubideak zeintzuk diren jartzea (Irudi Askea (adibidez zuk egin eta edozeinek erabiltzeko) edo Domeinu Publikokoa (egin zenetik mmm uste dut 80 urte pasa direnean, edo EEBBetako gobernuak egindakoak, adibidez)...)

Ah! Eta ez ahaztu honelako zerbait jartzean zure sinadura jartzea, besteok zeinek galdetu duen errazago ikus dezagun! Sinadura jartzeko eskubitik bigarren botoia edo --~~~~ idatzi dezakezu --Ondo izan, Unaiaia (¿iritzirik?) 11:03, 24 Otsaila 2006 (UTC)

Argazki nahiz beste artxiboak, Wikimedia Edukierak edo Commonsera igo itzazue. Euskal wikipediak, data-base nahiko txikia du-eta; ez bete eta gero blokeatzeko etab. Mila esker. Kabri, (erantzunak hemen) 15:03, 24 Otsaila 2006 (UTC)