Wikipedia:Txokoa/2007ko apirila

Wikipedia, Entziklopedia askea

2007 urteko apirilean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Akatsa: "ezberdin" idazteko mania txar hori[aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniaz conversaciones entre diferentes partidos bezalakoak esaten diren bakoitzean, euskaraz ez da beti "ezberdin" esan beharrik. Diferente hori gehienetan gaztelaniaren muletilla horietako bat da, eta euskaraz arras itsusia gelditzen da eta ez du deustarako balio. Esanahiaren arabera beste aukerak ere badira: a) contamos con diferentes opciones=hainbat aukera edo aukera asko ditugu esku artean; b) Ese niño es diferente=haur hori bestelakoa da; eta c)Irakurri ditudan adibideetarik %80 kasu honetakoak dira: Alegia, gaztelaniaz diferente hori dagoen tokian euskaraz deus ez paratu eta lixto, gaztelaniaren xelebrekeria besterik ez baita; ez du deus zehazten eta gaztelaniaren kutsu pedante horrekin lotua dago.

Beraz, hainbat, asko, askotariko (nahi bada) edo deus ere ez. Ezberdin ere bai, baina behar denean bakarrik!!

Ahalik eta jende gehienak hau ulertzea nahi nuke, irakurtzen dudan bakoitzean okerra zuzentzeko behar "irrefrenablea" sartzen zait eta.

"http://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:Azala"(e)tik eskuratuta 2007 urteko apirilean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Itzulpenak egiteko prest![aldatu iturburu kodea]

Aupa! Bartzelonan itzulpengintza ikasten ari den gazte bat naiz eta prest egongo nintzateke Wikipediako artikuluak euskarara itzultzeko. Berria naiz hemen eta oraindik ez dakit nola parte hartu dezakedan. Eskertuko nizueke azalpen txiki bat emango bazenidakete.

Eskerrik asko!

Maialen. Kaixo, ongietorria Maialen. Ba lehenbizi tutoriala irakurri ezazu. Galderak badituzu, galdetu lasai. Aio Euskal Herritik. Kabri, (erantzunak hemen) 19:50, 10 Apirila 2007 (UTC)

txukundu, ezabatu edo admin bat deitu?[aldatu iturburu kodea]

Azken egunetan orrialde berezi batzuk sortu dira, adibidez: Txikiak baina bixkorrak , Puente del diablo edota Euskalair erabiltzaile hauek ez dira gehio agertzen orrialdeak sortu ondoren eta zaila da zeri buruz ari diren jakitea. mil esker Nh3

Azken biei "zuzendu" oharra jarri diet (eta aldaketatxo batzuk egin ere bai). Konpondu daitezkeela iruditzen zait. Lehenegoari "ezabatu" ipini diot. Eztabaidagarria izan daiteke. --Orereta (erantzunak) 10:15, 16 Apirila 2007 (UTC)

Leiduten hasi nahi hau eta ondiño eztaitz zer dan wikipedia; nik pentsaten dot helburuek eta azalpen minimuek ipiñi bidizela eta gero si eso gudauenak informaziño geixau ba sartzie, baie jakitzeko mas o menos edo idea bat okitzeko oneri buruz ba gauzek argi eta laburrien imindxe niretzako hobeto esangozan...baie bueno. nahiko desente dau,ganera.