Wikipedia:Txokoa/2007ko ekaina

Wikipedia, Entziklopedia askea

2007 urteko ekainean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Bandalismoarekin bueltaka[aldatu iturburu kodea]

Aupa!!, gaur bertan bandalismo bat desegin dut "fork" horrialdean [1], eta ip hortatik zenbait bandalismo gehiago gauzatu egin dira: (212.142.143.114)[2], erabiltzaile honen historioan, edizio zuzenak eta bandalismoa elkarrekin agertzen dira, gainera beste wikipedietan baita ere arazotan sartu egin da [3]. Nire ustez, ip hau kzgune batetik edo instituto batetik etor daiteke (homendik edizio zuzenak eta bandalismoa), baina ez daukat oso argi. ¿Zerbait egin daiteke? Jonan

Ba blokeatu daiteke helbide hori baina beno, oraingoz ez du gauza handirik egin. Ekarpenak arretaz jarraituko ditugu. Bestalde, ez ahaztu zure komentarioak sinatzea Jonan. Aio! Kabri, (erantzunak hemen) 14:06, 4 Ekaina 2007 (UTC)
Nire inpresio soila da hala azken bolada honetan bandalismo gehiago dago euskarazko wikipedian? --Janfri; idatzi lasai 11:15, 7 Ekaina 2007 (UTC)
Normala da, Wikipedia guztietan dago. Eta euskarazkoan ere gero eta gehiago. Batez ere, eskoletatik sartzen diren ikasleak izaten dira, tontakeriak idazten dituztenak. Honen aurka ezin da ezer egin, bandalizatzen dutena desegin aurreko ediziora eta kitto. Kabri, (erantzunak hemen) 12:39, 7 Ekaina 2007 (UTC)


Administratzaile berriak?[aldatu iturburu kodea]

Gauon wikilariok! Uda datorrela, artikulu kopuruaren hazkundea... dela eta, administratzaile berriak izendatzeko garaia dela uste dut, dauden administratzaileei lana arintzeko asmoz (ez dira egun-egunero sartzera behartua ikusiko euren burua, lan hori zabaldu egingo baita). Era honetan, lanerako ez bakarrik begi gehiago, baizik eta borratzeko ahalmena duten esku gehiago ere egongo dira, Kabri eta TXiKiri lana erraztuz.

Zer deritzozue, beharrezko ikusten dituzue administratzaile berriak? Aurkezten al du norbaitek bere burua?

Janfri; idatzi lasai 19:47, 7 Ekaina 2007 (UTC)

Nire ustez administradore aski daukagu. Artikulu berri gutxi sortzen ditugu, tamaina honetako beste wikipediekin konparatutak (nepalierazko wikipedia 46 simple english wikipediari lekua kendu dio eta honela jarraituz aste pare batean 45. lekua galdu dezakegu). Esan nahi dudana: erabiltzaile arrunta gehiago behar dugu artikulu berriak etengabe sortzen, ta ez burokrata gehiago. Wikipedia honen erritomorako admnistradore aski baino gehiago daukagu.Nh3; eztabaida
Ez dut uste wikipedia baten garrantzia/kalitatea, artikulu kantitatearekin neurtzea zilegi denik. Nahiago dut artikulu gutxiagodun baina kalitatezkoa den wikipedia bat, mila milioi zirriborrodun wikipedia baino. Lan askoz ere gehiago sor dezake txarto dagoen artikulu batek, existitzen ez artikulu batek baino (atzetik egon behar da osatzen etab.). Artikuluak egitean, nire ustez behintzat, saiatu behar da pixkat landua egiten eta ez bi lerro eta zirriborroaren txantiloia jarrita lixto esatea. Zirriborroak osatu behar dira entziklopedia erabilgarri bat lortzeko (ausazko orrialdeari ematea besterik ez dago gure artikulu asko eta asko erabilgarriak ez direla ikusteko)... baina beno, haritik atera naiz. Nik behintzat aspaldidanik ez dut ikusten artikulu kopuraren ranking-a. --Janfri; idatzi lasai 06:46, 8 Ekaina 2007 (UTC)
AKTUALIZAZIOA:Ausazko orriarekin egon naiz jolasten apur bat nepalierazko wikipedian eta benetan biluzik dago, ez dut ikusi ganorazko artikulu bat bera ere ez--Janfri; idatzi lasai 07:42, 8 Ekaina 2007 (UTC)

Anonimo batek jakinarazi du, Ecemaml lankidea izatez bandalo bat dela izatez eta gaztelera, finlandera eta galizierazko wikipediak bandalizatzen egon dela, batez ere artikulu erlijotsuak... Ez dakit zer esan, baliteke egia izatea, baliteke egia ez izatea... Dena den komeniko da begiak zabalik edukitzea, badaezpada ere--Janfri; idatzi lasai 11:42, 9 Ekaina 2007 (UTC)

Nire ustez behintzat, bandaloa tipo anonimoa izan da, bai Ecemamlen eta bai Javierneren horrialdeak aldatu ditu beraien kontrako blog bateko loturarekin. Ez dakit ze nolako jarrera izan duten tipo hauek beste wikipedietan, baina wikipedia honetan behintzat jarrera bandaloa izan duena tipo anonimoa izan da, inolako dudarik gabe. Gauza gehiaho nahasteko Ecemaml-ren gaztelaniazko lankidearen horrialdean, beste wikipedietan bere lankide izenaren lapurketa eta bandalizazioa salatzen du. Ez dakit oso argi dagoen arazo hau, hoberena, Janfri dioen bezala erne egotea litzateke. Lankide:Jonan 11:05, 11 Ekaina 2007
Bere orrian euskararik ez dakiela dio... Zer egiten du hemen, bada? --Unai Fdz. de Betoño 20:40, 13 Ekaina 2007 (UTC)

Wikimedia Election Notice[aldatu iturburu kodea]

If you are able, please translate this notice to as many possible languages and post it anywhere applicable.

The Wikimedia Election Committee is accepting candidates for the 2007 Wikimedia Foundation Board of Trustees election. Please see [4] for more information.

There is still time for a new candidate to be considered for election, and you may now endorse the candidate of your choice (up to 3 candidates) on the endorsements page, [5]. Please read the instructions carefully prior to endorsing. If you can translate the instructions, please do.

If you have any questions, please contact any member of the election committee, who are listed here [6].

Posted on behalf of the Election Committee,
Philippe

Klabea galduta[aldatu iturburu kodea]

Nere ordenagailutik zuzenean sartzen nintzen wikipedia. Orain dela egun batzuk nere izena desagertu da ordenagailuaren goiko aldetik eta saiatzen naiz izena ematen baina ez naiz gogoratzen gakoaz. Best aldetik wikipediako azala ez da eguneratzen nere ordenagailuan, ez dakit honek zerikusia daukan lehen aipatutako arazoarekin. Zein da irtenbidea? Erabiltzaile izen berri bat sortu edo badago trukoren bat izena berreskuratzeko? Eskerrik asko Amuitz.

Erraza da, kontua sortzean emaila eman bazenuen, goian eskuinean "Izena eman edo saioa hasi" horretan klik egin eta zure datuak (Izena eta gakoa) sartzen dituzun lekuaren azpian, Saioa hasi-ren alboan, Pasahitza e-postaz bidali ipintzen duen botoi bat dago, egin klik horretan eta zuk hasieran emandako emailera bidaliko zaizu pasahitza. --Janfri; idatzi lasai 17:02, 22 Ekaina 2007 (UTC)

Berria naiz eta nire lehenengo arazoa topatu dut...[aldatu iturburu kodea]

Aupa!

Berria naiz wikipedian eta orri berri batzuk egin ditut gaur. Arazo bat daukat eta ez dakit nola konpondu.

"Haragijale" sarrera sortu dut. Behin sortuta, beste hizkuntzetako estekak gehitu dizkiot orriari, eta orduan nire sarreraren azken hitzaren ostean "eu:Haragijale" agertu da. Eta ezin dut konpondu. Zergatik irten da hori? Nola ken daiteke?

Mila esker!

Egun on Jplasti!
Euskarazko interwikia jarri duzulako gertatu da, baina arazoa konponduta dago jada. Euskarazko artikuluetan ez da euskarazko interwikirik jarri behar [[eu:...]]. Horretarako, barne loturak daude [[...]], baina beste edozein artikulura eramateko erabiltzen dira.
Ondo izan!
--Tximist - (Harremanetan jartzeko) 06:02, 28 Ekaina 2007 (UTC)