Wikipedia, Entziklopedia askea

Uztailaren 4ko komunikatua

Ezagutzak copyright moderno bat behar du, Internet ireki baterako moldatua

Europar Batasunak proposatu duen copyright lege berria informazioa libreki partekatzeko oinarrizko eskubidearen aurkako mehatxu bat da

2018ko uztailaren 5ean, Europako Parlamentuko Osoko Bilkurak copyright direktiba proposamenarekin aurrera jo edo ez erabakiko du, gizarte zibilaren eta Parlamentuko komite batzuen iritziaren aurka.

2013tik, egileek eta herritarrek Europar Batasunari copyrighta konpontzeko eskatu diote, aro digitalerako baliagarri egiteko. EBn dauden Wikimedia elkarteek proposamen egingarriak egin dituzte, adibidez panorama askatasuna EB osoan hedatzea, edo domeinu publikoa babestea, egileei euren obra babesteko aukera ematen diona.

Ekainaren 20an Gai Legalen komiteak, ordea, Internet gehiago hautsi eta sakabanatzen duten neurriak garatzea erabaki zuen, milioika herritar igoera iragazkietan eta eragile gutxi batzuen baimen prebentiboan kaiolaratuta.

Herritarrok uste dugu copyright proposamen honek eztabaida sakonagoa merezi duela.

Europar Batasuneko kideak deitzen ditugu oraingo testuaren aurka bozkatzera, Osoko Bilkurak zentzu komunekoak diren hainbat zuzenketa birpentsatu ditzan eta prozesua demokratikoa dela ziurtatu dadin.


#SaveYourInternet

Wikilariak