Edukira joan

Wikipedia:VideoWiki/Ken Burns

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ken Burns efektua
Irudi batean zoom sinplea egin eta bideoa gordetzeko tresna.

Ken Burns efektua irudi bati zoom sinple bat gehitu eta bideo bat egiteko tresna da. VideoWiki tresnarekin batera erabili daiteke.

Tresna zuzenean erabili daiteke https://kenburnseffect-tool.wmcloud.org/ helbidean.

FullMoon2010.jpg irudiarekin sortutako 2 segundoko bideoa.
  1. Behin irekita, Wikimedia Commonsen dagoen irudi bat aukeratu behar da, adibidez: FullMoon2010.jpg
  2. Hurrengo pausoan irudia irekiko da, eta bi aukera izango ditugu: "Single crop" eta "Double crop"
    1. "Single crop" aukerak irudi osotik guk aukeratzen dugun zatira zoom egingo du.
    2. "Double crop" aukerak hasierako eta amaierako zatiak zeintzuk diren adierazteko aukera emango digu.
  3. Duration jartzen duen eremuan gure bideoaren luzera zein den zehaztuko dugu. Berezko aukera "2000 ms" da (2 segundo), baina gure bideoa egiteko 6-8 segundo inguru aukera hobea izan daiteke, testuaren luzeraren arabera. Ez hartu luzera handiegirik.
  4. Preview aukerak bideoa gutxi gorabehera nola geratuko den erakutsiko dizu. Render aukerak bideoa bera sortzen du.
  5. Behin bideoa sortuta, aukera duzu jaisteko, edo zuzenean Commonsera igotzeko (kontua behar da Wikimedian) eta, ondoren, bideo hori zure VideoWiki bideoan sartzeko.

Txantiloi bidez bideoa egiterakoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukera zuzena da bideo bat egiterakoan {{Ken Burns}} txantiloia erabiltzea, aukera ematen dizuna tresna zuzenean erabiltzeko zuk erabilitako irudiarekin. Txantiloi bidez egitekotan, tresnak ere automatikoki aldatuko du edukia behin bideoa eginda.

FitxategiaFullMoon2010.jpg
SortuKen Burns efektua eman
  1. Behin VideoWiki tresnan atal bat sortuta, aukera duzu txantiloia erabiltzeko. Horretarako + edo Txertatu botoiari eman ikusizko editorean eta hautatu Txantiloia.
  2. Ken Burns jarri behar duzu txantiloia aukeratzeko lekuan. Aukera emango dizu zuzenean zein fitxategi erabili nahi duzun zehazteko.
  3. Behin gordeta, botoi urdin bat eskainiko duzu Ken Burns tresna erabiltzeko (ikus alboan).
  4. Hurrengo pausoan irudia irekiko da, eta bi aukera izango ditugu: "Single crop" eta "Double crop"
    1. "Single crop" aukerak irudi osotik guk aukeratzen dugun zatira zoom egingo du.
    2. "Double crop" aukerak hasierako eta amaierako zatiak zeintzuk diren adierazteko aukera emango digu.
  5. Duration jartzen duen eremuan gure bideoaren luzera zein den zehaztuko dugu. Berezko aukera "2000 ms" da (2 segundo), baina gure bideoa egiteko 6-8 segundo inguru aukera hobea izan daiteke, testuaren luzeraren arabera. Ez hartu luzera handiegirik.
  6. Preview aukerak bideoa gutxi gorabehera nola geratuko den erakutsiko dizu. Render aukerak bideoa bera sortzen du.
  7. Behin bideoa sortuta, aukera duzu jaisteko, edo zuzenean Commonsera igotzeko (kontua behar da Wikimedian). Tresnak automatikoki emango dizu aukera kodea aldatzeko eta zure VideoWiki orrialdean bideoa txertatzeko.