Edukira joan

Wikipedia:VideoWiki/Tuberkulosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
VideoWiki/Tuberkulosi (Tutoriala)
Lotura Commonsen
Steps for video creation
Step 1Nire aldaketak ikusi (10 s)
Step 2Commonsera igo (10 min)

Ikusizko editorearekin aldatu

Sarrera[aldatu iturburu kodea]

Tuberkulosia Mycobacterium tuberculosis bakterioak sortzen duen gaixotasun kutsakor bat da.

Sintomak[aldatu iturburu kodea]

Tuberkulosia duten pertsona gehienek ez dute sintomarik izaten, gaixotasuna ez baita aktiboa. Horri tuberkulosi latente deritzo.

Eztul kronikoa[aldatu iturburu kodea]

Tuberkulosiaren sintomarik ohikoenak eztula, odola duen mukia, sukarra, gaueko izerdiak eta pisu galera handia dira.

Pisu galera[aldatu iturburu kodea]

Azken sintoma, pisu galerarena, hain izan daiteke nabarmena, maiz gaixotasunak "kontsumitu" egiten duela esaten dela.

Beste infekzio batzuk[aldatu iturburu kodea]

Beste organo batzuen infekzioak sintoma ugari eragin ditzake, tartean ahulezia, gaueko izerdia eta nodulu linfatikoen hantura.

Jatorria[aldatu iturburu kodea]

Biriketako tuberkulosia oso kutsakorra da. Hain da kutsakorra, ezen kutsa daiteke airetik barreiatua, eztularen, txistuaren, hitz egitearen edo doministiku egitearen ondorioz.

Infekzio aktiboa[aldatu iturburu kodea]

Infekzio aktiboa ohikoagoa da GIB edo HIESa duten pertsonen artean, immunokonprometituak daudenen artean edo tabako erretzaileen artean.

Tuberkulosi latentea[aldatu iturburu kodea]

Bestetik, tuberkulosi latentea duten pertsonek ez dute gaixotasuna hedatzen.

Diagnosia[aldatu iturburu kodea]

Tuberkulosiaren diagnosia X-izpien bidez, mikroskopioko laginen behaketaren bidez edo gorputzeko isurien kultibotik egin daiteke.

Tuberkulosi latentearen diagnosia[aldatu iturburu kodea]

Azaleko Mantoux testa erabili daiteke diagnostikorako, edo odolaren azterketa bat.

Prebentzioa[aldatu iturburu kodea]

Prebentziorako biderik egokiena kasuen inguruan dauden arrisku handiko pertsonak behatzea da, eta Calmette-Guérin baziloarekin txertatzea.

Tratamendua[aldatu iturburu kodea]

Tratamenduak antibiotiko ugari behar ditu, denbora luzez. Antibiotikoekiko erresistentziak gero eta zailago egiten du tratamendua, jada badirelako botikei erresistentzia duten tuberkulosi motak.