Wikipedia:WikiBizi/Museoak
Uda hau berezia izango da: ohiko jarduera asko (herriko festak, atzerriko bidaiak, musika festibalak…) koronabirusaren krisiarengatik bertan behera geldituko badira ere, Euskal Herriko kultur-ondasuna hobeki ezagutzeko aukera eskaini nahiko genuke. Euskal Herria bera ezagutzeko hautua egingo dute askok, eta guk ezagutza horretan lagundu nahi dugu, WikiBizi Euskal Herria izeneko ekimenarekin: gure herria bizitzeko gonbidapena da WikiBizi Euskal Herria. Ekimen orokor horren baitan, WikiBizi Museoak ekimena jarri nahi dugu abian. WikiBizi Museoak ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, museoetan gordetzen den artea eta memoria zabaltzeko, baita zuen ekimenen berri jendartean jakinarazteko ere. Bide hori elkarrekin egiteko prest gaude, baita elkarlan bide berriak hartzeko ere. Beraz, zuen museoaren eta wikilarien artean elkarlana sustatzea ideia ona dela uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan museoak@wikibizi.eus helbidean. |
Honakoa lankidetzarako dei ireki bat da, egin daitekeenaren adibide batzuk:
Hauetako ekimenen bat edo gehiago egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan museoak@wikibizi.eus. Nazioarteko mailan egin diren partaidetza ekimen batzuk ikusteko aukera duzu hemen |