2020ko uda ere berezia izango da, COVID-19 pandemiaren ondorioz bertan behera geratu direlako askotan egin ohi ditugunak: turismoa, bidaiak, jaiak... baina guk gure herria bizi nahi dugu. Horregatik proposatzen dugu WikiBizi Euskal Herria ekimena. Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte gure herria hobeto ezagutzeko proposamenak biltzeko gunea.
WikiBizi Euskal Herria ekimenaren baitan Euskal Herriko lehen bidaia-gida irekia aurkezten dizuegu. Zuen herrian zer egin daitekeen, non jan, non lo egin, zer bisitatu... jakin nahi dugu.
Gainera, ibilbideak sortzeko aukera ere baduzu, hemen idatzita:
Museoak
Museoekin lan egin nahi dugu. Museoetan dagoena guztioi ezagutaraztea nahi dugu eta aberastasun hori partekatu. Wikipedia:WikiBizi/Museoak orrialdean duzu informazio gehiago.