Wikipedia eztabaida:Leonard Adleman

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonard Adleman
Example alt text
Informazioa
JaiotzaLeonard Max Adleman

1945eko abenduaren 31 (77 urte)

San Francisco, Kalifornia, AEB
HerritartasunaEstatu Batuarra
IkasketakUniversity of California, Berkeley
SariakTuring Award (2002)

Leonard Adleman (New York, 1945eko abenduaren 31) informatikari estatubatuarra da. RSA zifratze algoritmoaren sortzaileetako bat da, lan horren esker Turing Award saria jaso zuen. DNAren konputazio eremua sortzeagatik ere ezaguna da.

Biografia[aldatu iturburu kodea]

Leonard M.Adleman familia judu batean jaio zen Kalifornian. Bere familia Bielorrusiatik immigratu zuen Amerikako Estatu Batuetara. San Francisco hirian hezi egin zen eta University of California, Berkeley unibertsitatean ikasi zuen Ingeniaritza Informatikoa. Sneakers pelikularen aholkulari matematikoa ere izan zen, 1996an, eta Ingeniaritzako Akademia Nazionaleko kide izan zen, konputazioaren eta kriptografiaren teoriari egindako ekarpenengatik. Zientzien Akademia Nazionaleko kide ere bada.

Horrez gain Adleman, boxeolari amateurra da eta James Toneyrekin entrenatu izan du.

Aurkikuntzak[aldatu iturburu kodea]

1994an, Molecular Computation of Solutions To Combinatorial Problems paper-ak DNA konputazio sistema baten antzera erabiltzeko ahalmena azaldu zuen. Paper horretan zazpi nodoko instantzia baten Hamiltondar Grafoa ebatzi zuen, NP-Osoa den TSP antzekoa den problema. Zazpi nodoko instantzia baten emaitza tribiala izan arren, paper hau algoritmo bat konputatzeko DNA erabili izan den lehen adibide ezaguna da. DNAren konputazioa baliabide erabilgarria izan daitekeela frogatu da, eskala handiko beste hainbat konbinatoria bilaketa-arazo ebazteko. Adleman DNA konputazioren gurasoa bezala aipatzen da.

2002an, berak eta bere ikerketa taldeak arazo 'ez-tribial' bat konpondu zuten DNA konputazioa erabiliz. Arazoa milioi bat baino gehiago izan ditzaken 20 aldagaiko SAT bat zen. Adlemanek 1994ko bere mintegian erabili zuenaren antzeko eran egin zuten. Lehenik eta behin, arazoaren soluzio espazioa logikoki ordezkatzen duten ADN harien nahasketa sintetizatu zen. Nahasketa hau, orduan, algoritmikoki teknika biokimikoak erabiliz egin zen, "Okerreko" hariak kentzeko, arazoa asetzen zuten hariak bakarrik utziz. Geratzen diren harien sekuentzia nuklearraren analisiak jatorrizko problemarako soluzio "zuzenak" agerian utzi zituen.

2017tik aurrera eta gaur egun arte, Ingeniaritza informatikoko irakaslea da University of Southern California unibertsitatean eta Strata teoria matematikoarekin dabil lanean


Sariak[aldatu iturburu kodea]

RSA kriptosistema asmatzeko egin zuen ekarpenagatik, Adleman, Ron Rivest eta Adi Shamirrekin batera, 1996ko Paris Kanellakis Theory eta Practice Award eta 2002ko Turing Award sariduna izan zen, azken hau Ingeniaritza Informatikarien Nobel Saria bezala ezaguna dena. Horrez gain, Adleman 2006ko Arte eta Zientzien Ameriketako Akademiako Fellow eta 2021eko ACM Fellow aukeratua izan zen.