Wikipedia eztabaida:Wikipedia Guztiak Eduki Behar Dituzten Artikuluak Zerrenda

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hitz zenbaixka hizkuntzen izenez. Gainerako ene hizkuntza-eritziak ez onharturik ere (Euskainol rules, OK), nekez ekharriko ahal da arrazoinik (eta ez-dakit-nork ez-dakit-nola erabakiriko ez-dakit-nolako arauak ez dira, berez, arrazoin) honen kontra: Indiako hizkuntza sakratuaren izena Sanskrit da (samskrta da ethorkizkoa, bai; baina Anglesetik hartu dugu izena). Euskarak ez du (Italianoak, Espainolak edo Portugesak ez bezala) hondar -t hori ahoskatzeko eragozkarririk, hortxe ausart, polit bezalakoak. Beraz, Espainola da sanskritO izena, eta Sanskrit izan behar du Euskarazkoak (gainerako kultura-hizkuntzetan bezalaxe, Angl., Deutsch Gora, Fr.,...).

Hauxe Euskaltzaindiko 53. arautik] hartu nuen bertan Sanskrito agertzen bait da.

Alabaina, honetan (gainerakoetan bezalaxe), ez dut ezer aldatuko (gero bertzek harzara lehengoratuko baitu); baina neure arrazoinak ekharriko ditut "eztabaida" orriotan.

Bai, horrela hobeto, gauzak zergatik egiten diren jakiteko :)

Eta, othoi, "Wikipedia GuztiAk" > "Wikipedia GuztiEk" xuxentzerik bai? Esker mila. :-)

Mmm, suposatzen dut erreza izango dela, azalean baino ez bait da agertzen nik dakidala, baina ez nago ziur, Willyri galdetuko diot badaezpada. --ziberpunk 20:04, 4 Apr 2005 (UTC)

Euskaltzaindiak dio Virgilio dela izen egokia.

  • Historiak dio Publius Vergilius Maro poeta Erromarra zela, bere hizkuntza Latina zuela, bere burhaso Latindunek Latinezko izena eritzi zeraukatela: Publius Vergilius Maro. Vergilius, neuronek dakidala, ez da Euskaldunok haraitzinadanik geureturiko izenetarikoa (apostoluenak edo saindu batzurenak ez bezala); izena, beraz, berrikitan mailebatu behar izan dugu. Nori mailebatu? Erdal hauzoari, jakina (hark baitzuen, eta baitu, Euskarak ez zuen -eta, bide honi jarraikirik, nehoiz izanen ez duen- bikhaintasun-usaina). Erdal hauzorik, ordea, bat baino gehiagorik dugu Euskal Herrian: Espainola, Gaskoina, eta Frantsesa. Espainolak Virgilio eta Frantsesak Virgile. Euskaltzaindiak Virgilio forma ezarri nahi baldin badu, OK. Ageri dute noren hatzetik eta itzalpetik ibili nahi duten. Baina zuzen berbera dukete Eguzkialdeko Euskaldunek Virgile forma erabiltzeko, ez da? Bi forma beraz; eta biak hauzoari laphurturikoak. Aupa gu! Hori bai batasuna eta dignetasun nationala. :-s Nori berea. Latindunak Latinez, Euskaldunok Euskaraz. Theo