Wikiproiektu:Elurra teilatuan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elurra teilatuan
zakua lepoan
ibili beharko dugu
aurtengo neguan.

2020/2021eko elurtea dokumentatu nahi dugu.
Aspaldi ez bezalako elurtea ikusten ari gara azken egun hauetan Euskal Herriko hamaika txokotan. Elurraz gozatzeko aukera paregabea eta baita ohikoak ez diren argazkiak ateratzekoa ere. Ehundaka argazki zoragarri ikusten ari gara sare sozialetan, zein baino zein ederragoak, eta uste dugu aukera ezinhobea dela 2020/2021eko elurtea auzolanean dokumentatzeko.

Elurrak estalitako Euskal Herriko mendi, herri eta bestelako txokoetako argazkirik atera baldin baduzu, igo ezazu Wikimedia Commonsera, nahi duenak modu librean erabili ahal ditzan eta gordetzeko moduko artxiboa sor dezagun. Orain dugun bezalako aukera ez da urtero errepikatzen!
Oharra: Wikipedian kontu bat beharko duzu argazkia igotzeko