Wikiproiektu:Entziklopedia Enblematikoa Wikipediaratzeko Lantegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entziklopedia Enblematikoa Wikipediaratzeko Lantegia
Hasiera: 2014ko abendua
Helburua: Euskal Herri Enblematikoa entziklopediaren edukiekin Euskal Wikipedia aberastea.

Wikiproiektu honen helburua da Euskal Herri Enblematikoa entziklopediaren edukiekin Euskal Wikipedia aberastea. Lan hori Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak entziklopedia horretako 46 liburuetatik 24ren jabetza intelektuala erosi izanak eta guztien esku lizentzia libre batekin jarri izanak ahalbidetu du. Entziklopedia horretatik Sailburuordetzak eskuratutako liburuen eduki osoa Wikiiturriak webgunean jarri ahalko da, eta wikilariak arduratuko dira Euskal Wikipediarako probetxuzkotzat ikusten dituzten testu zatiak wikipedia honetan txertatzeaz.

Deskribapena[aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak teknologia berrien arloan euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzen dituzten hainbat ekimen bideratu ditu azken urteotan.

Hala, euskarazko hizkuntza-baliabideak eguneratu eta Interneten jarri dira, kontsultatzeko eta saretik deskargatzeko (hala nola Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, Itzultzaile Automatikoa, hiztegiak, softwareak...), eta beste hainbat osatzeko eta hobetzeko laguntzak eman dira (adibidez, Euskarazko Wikipedia).

Bide horri jarraituz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Etor-Ostoa argitaletxearen Euskal Herri Enblematikoa eskuratzea erabaki zuen, eta horretan ari da 2012az geroztik. Gaur egun entziklopediaren 24 liburuki eskuratuta ditu Sailburuordetzak, eta herritarren esku jarri nahi ditu Eusko Jaurlaritzaren Open Data Euskadi ekimenaren bidez. Dagoeneko eskuragarri daude 14 liburuki. Entziklopediaren edukietatik Euskarazko Wikipediarako baliagarri direnak wikipedia honetara ekarriko dira pixkanaka-pixkanaka.

Open Data Euskadi webgunearen barruan, alde batetik, liburukiak argitaratu ziren bezala jarriko dira eskuragarri, PDF formatuan; bestetik, testuak (orraztuta) Word formatuan eta irudiak karpeta berezi batean ere jarriko dira eskuragarri.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskuratu dituen liburuak[aldatu iturburu kodea]

Entziklopedia osoa 45 liburu dira, eta Sailburuordetzak oraingoz 24ren jabetza intelektuala eskuratu du:

Zenba-
kia
Izenburua Argitaratze urtea
11

Euskal artearen historia I.

2002
13

Euskal artearen historia II.

2002
17

Euskal artearen historia III.

2003
19

Euskal artearen historia IV.

2003
12

Euskal literatura.

2002
14

Euskal antzerti eta zinea.

2002
18

Prentsa, irratia eta telebista.

2003
38

Itsasoko Historia. Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XIV - XVI. mendeak.

2009
39

Itsasoko Historia. Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XVII - XVIII. Mendeak.

2009
40

Itsasoko Historia. Euskal Itsas espazioko historia.

2010
41

Itsasoko Historia. Euskal ontzi arkitektura.

2010
42

Itsasoko Historia. Itsasoko kultura.

2010
43

Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida.

2010
45

Burdinolen historia Euskal Herrian.

2011
01

Geografia sinbolikoa. Espazioen kultura.

1999
02

Leku sinbolikoen gidaliburua.

1999
03

Jaien gida. Jaialdien egutegia.

2000
04

Ospakizunen gida.

2000
05

Denbora eta bere sinboloak.

2000
06

Herri gastronomiaren gida.

2000
07

Euskal jokoak eta herri kirolak. Jokoa erronka eta gorputzaren zainketa.

2001
08

Kirol mundua.Lehiaketa, osasuna eta ikuskizuna.

2001
09

Euskal dantza. Sinboloen inguruan.

2001
10

Euskal kantu herrikoia. Bertsolaritza - kanta zaharrak - kanta berriak - pop-rock.

2001

Euskal Herri Enblematikoaren edukia erabiltzeko baimena[aldatu iturburu kodea]

Euskal Herri Enblematikoaren 14 liburukitako testu osoa Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin du argitaratua eduki horren jabeak, Eusko Jaurlaritzak, eta horrenbestez Euskal Wikipedia aberasteko erabil daiteke (eta erabiltzen da) testu hori, betiere iturria zein den adierazita. Liburuki horietako irudi gehienak ere baimen horrekin argitaratzekotan da Jaurlaritza.

Lantegiko wikilanabesak[aldatu iturburu kodea]

Entziklopedia bera[aldatu iturburu kodea]

Lantegiko txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu bat Euskal Herri Enblematikoko edukiarekin osatu dela jakinarazteko txantiloiak:
    • Artikuluaren «Erreferentziak» atalean txertatzekoa: {{EEnblemat}}. Osatze lan hori zein egunetan egin den eta entziklopediako zein liburutatik egin den zehazten du (adibidez, osatze lana 2014ko abenduaren 3an eta Euskal artearen historia I liburutik egin badugu, kode hau txertatuko dugu:
{{EEnblemat|liburua=Euskal artearen historia I|data=2014-12-03}}
    • Artikuluaren eztabaida orrian txertatzekoa: {{EEnblematEztab}}. Osatze lan hori zein egunetan egin den eta entziklopediako zein liburutatik egin den zehazten du (adibidez, osatze lana 2014ko abenduaren 3an eta Euskal artearen historia I liburutik egin badugu, kode hau txertatuko dugu:
{{EEnblematEztab|liburua=Euskal artearen historia I|data=2014-12-03}}
  • Artikulu batean esaldi edo paragrafo zehatzen baten iturria Euskal Herri Enblematikoa entziklopedia dela jakinarazteko txantiloia: {{EEnblemat erref}}. Esaldi edo paragrafo horren bukaeran jartzekoa da.

Lantegiko artikulu kategoriak[aldatu iturburu kodea]