Wikiproiektu:Usurbilpedia
«Herri bat Gttunk!» Kilometroak 2015. Usurbilpedia |
|
Zer da Usurbilpedia?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko Kilometroak Usurbilen izango dela baliatuz, Usurbileko eragile eta wikilari zenbaiten eskutik abiarazitako ekimena da, Usurbileko ondarea, kultura eta ezagutzea zabaltzea xede dituena.
Ibilbide luzeko proiektua izanagatik, hastapen honetan herrian jazoko den Kilometroak festaren inguruko informazioa zabaldu eta herriaren inguruko ahalik eta argazki gehien izango du helburu nagusia. Hori guztia, usurbildarrek eurek egina. Horretarako argazki-erronkak, edizio-maratoiak, ikastaroak, eta abar antolatzeko asmoa dugu.
Horrez gain, egitasmo honetan QRpedia QR kodeak ere erabiliko dira, eta horiei esker, telefono adimentsuek hainbat hizkuntzatan izango dute sarbidea Usurbili buruzko Wikipedia artikuluetara (kaleak, eraikinak, jendea, eskulturak, ekipamenduak, zubiak, elizak, plazak, kirola, liburuak...).
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. Usurbil herriari buruzko informazioa handitzea: daukagun ezagutza zabaldu eta berria sortu, identitatea sustatu...
2. Euskal Wikipedia indartzea
3. Kalea, ekimenen bidez, hiritarren erabilerarako berreskuratu eta baliabide publikoak ezagutu.
4. Aurreko hirurak aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa den kolektibo eta sektore desberdinen elkarlana eta parte hartzea sustatzea.
Zehatzak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Usurbilgo elementuak Wikipedian sartzea eta QR kodeen bitartez modu errazean eskuragarri bihurtzea.
- Elementuak euskaraz daudela bermatzea, eta hortik abiatuta, ahal den hizkuntza gehienetara hedatzea.
Noiz eta Non?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri Anitza jaialdiaren barruan, Usurbilpedia proiektuaren aurkezpena egingo 2015eko irailaren 12an, goizeko 11:30ean.