Telefono adimentsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samsung Galaxy Note telefono adimentsua
Samsung Galaxy Nexus telefono adimentsua

Telefono adimentsua (ingelesez, smartphone) telefono mugikor mota bat da, plataforma informatiko batean oinarritutakoa. Horrek datu bilketa handiagoak eta ordenagailuen antzeko ekintzak egitea ahalbidetzen du. «Adimentsu» adjektiboa ezartzen zaio, ordenagailu eramangarria ordezkatzera ere hel daitekeelako.

Orokorrean, ukimen pantaila duten telefonoei telefono adimentsu esaten zaie, baina 2007tik aurrera nagusitu den telefono mota horretan ere beste ezaugarri nagusi bat dago: posta elektronikorako oinarritzat erabili ahal izatea. Telefono adimentsuek bezeroari aplikazio izeneko programak deskargatu eta instalatzea baimentzen diote. Horretarako, sistema eragile nagusiek aplikazio dendak sortu dituzte, hala nola Androiden Google Play, iOSen App Store edo Windows Phoneren Windows Phone Store.

Telefono horien ezaugarri nagusiak asko dira: multiataza funtzioa, WiFi eta 3G sare bidezko internet konexioa, multimedia funtzioa argazki kamera eta mp3 eta bideoak erreproduzitzeko, GPSa eta nabigazio programak, eta PDF eta Microsoft Office motatako dokumentuak irakurri ahal izatea.

Telefono adimentsuen artean, hurrengo ekoizleak nagiusi dira:

Sistema eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Mugikorretako sistema eragileak»

Telefono adimentsuen gaur egungo sistema eragile nagusiak Googleren Android, Appleren iOS, RIMen (BlackBerry) BlackBerry OS eta Microsoftren Windows Phone dira. 2010 arte, Nokiaren Symbian izan zen telefono adimentsuetarako sistema eragilerik zabalduena, baina gaur egun aski baztertuta dago, Nokia ez diren konpainiaren batzuen telefonoetan baizik ez da erabiltzen (hala nola Fujitsuren F-07F telefonoa, 2014aren erdialdean merkaturatua).

2013ko lehenengo hiruhilekoko datuetan jasota dagoenez, Espainian saltzen diren telefono adimentsuek hurrengo sistema eragile hauek dakartzate:[1]

Sistema eragileak Espainian
Sistema eragilea %
Android 93,5
iOS 3,2
Symbian 1,5
Windows Phone 1,3
Bestelakoak 0,3
BlackBerry 0,2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telefono adimentsu Aldatu lotura Wikidatan