Edukira joan

Wikiproiektu eztabaida:LGTBIQ+

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikiproiektua berritzeko asmoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo @Leire Allué, @Mentxuwiki, @Nerart, @Makeip, @HEZKEH, @Amaia Astobiza Uriarte, @Sofran18! Aiora naiz, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kidea. Azken hilabeteetan Wikipedian LGBTI+ gaiak eta biografiak idazteko gida bat lantzeko proiektu batean aritu gara lanean eta proiektu horren baitan gure asmoa da Wikiproiektu honi ere berritze txiki bat ematea. Azken urteetan wikiproiektu honek ez du aktibitate askorik izan eta pixka bat berritu eta bultzadatxoa eman nahi genioke. Horretarako, hala ere, bertan izena emanda zaudetenoi abixatu nahi genizuen, jakinaren gainean egon zaitezten. Tartetxo bat beharko dugu edukia berritzeko, baina ea pixka bat aktibatzea lortzen dugun :) Aioramu (eztabaida) 16:07, 8 ekaina 2024 (CEST)[Erantzun]