Wikiproiektu eztabaida:MediaWiki euskaratzea/1.8.2

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Lehen duda. Berezi edo Aparteko erabiliko dugu Specialen itzulpen bezala? —Barrie(postontzia) 16:56, 2 Azaroa 2006 (UTC)

Nik Aparteko erabiliko nuke, batez ere orain arte horrekin ohitu garelako. Aparteko hitzak Extra moduko zentzu bat ematen dio, eta Berezi hitza Specialen itzulpen zuzena da. Aparteko orrialdeak kontzeptua gustatzen zait, baina agian ohitu naizelako da... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:13, 2 Azaroa 2006 (UTC)
Eta Main itzultzeko zein hobe: Oinarria edo Hasiera (zuzeneko itzulketa inportanteena litzateke). 5.zatian autopatrol: Aldaketak markatu neuk aurretik arakaturik. 7.zatian: arrakastaz edo zuzenki?? Azpiazu 21:00, 26 Martxoa 2007 (UTC)

Ez nago oso ziur beraz galdetu egingo dut.

Kodea Emaitza
'mdy time' => 'H:i',
'mdy date' => 'F j, Y',
'mdy both' => 'H:i, F j, Y',

'dmy time' => 'H:i',
'dmy date' => 'j F Y',
'dmy both' => 'H:i, j F Y',

'ymd time' => 'H:i',
'ymd date' => 'Y F j',
'ymd both' => 'H:i, Y F j',

'ISO 8601 time' => 'xnH:xni:xns',
'ISO 8601 date' => 'xnY-xnm-xnd',
'ISO 8601 both' => 'xnY-xnm-xnd"T"xnH:xni:xns',
13:45
Azaroa 4, 2006
13:45, Azaroa 4, 2006

13:45
4 Azaroa 2006
13:45 4 Azaroa 2006

13:45
2006 Azaroa 4
13:45 2006 Azaroa 4

13:45:10
2006-11-04
2006-11-04

Horrela bada, euskararekin arazo bi sortzen dira: indioek bezala hitz egiten dugula (2006 Azaroa 4 agertuko da 2006ko azaroaren 4a-ren ordez) eta hilei dagokienez, letra larriak eta xeheak.

Ez dakit konpondu daitezkeen. Letra larriena {{lc:hilaren izena}} erabilita agian. Ez dakit, ez dakit...

Honetaz gain erlojua ordu bat atzeratu behar da. Hori {{#time:ez dakit zer}} erabilita egin ahal izango dugu? —Barrie(postontzia) 10:57, 4 Azaroa 2006 (UTC)

8. zatia 'copyright'[aldatu iturburu kodea]

Agian arrazoia izango duzu $1 mantendu behar dela esatean (TXiKiri idazten diot batez ere, beste norbaitek ere bere iritzia jar dezakeen arren), baina Edukiak ez dauka GFDL lizentziapean egon beharrik esaldia (laburpenean jarritakoa) ez dakit egokia den. Edozein artikuluren behekaldean irakurtzen baduzu hau jartzen du: "Edukiera guztia GNU Free Documentation License(r)en babespean dago." Zati bat gutxienez zuk itzulia da eta jakingo duzu. Beraz, zure arrazoien arabera momentu honetan (16:11 inguru, 2006ko azaroaren 17a) idatzita dagoena gaizki legoke, ez?

Nik idatzi nuena ez dakit gaizki zegoen edo ez (ingelesezkoan eta gaztelaniazkoan horrela dute gutxienez) baina ez dut oso ongi ulertzen laburpenean jarritako arrazoia. —Barrie(postontzia) 16:13, 17 Azaroa 2006 (UTC)