Zuzen ukitzaile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kurba bateko tangentea puntu batean.

Geometrian, zuzen ukitzailea edo zuzen tangentea kurba bat puntu batean ukitu bakarrik egiten duen zuzen bat da, kurbarekiko angelu nulu bat osatuz. Horrela, kurbaren malda eta zuzen ukitzailearen malda berdinak dira puntu horretan.

f(x)\, kurba baten funtzioa izanik, kurbaren tangentea a\, puntu batean honela kalkulatzen da, f'(x)\, kurbaren funtzioaren deribatuan oinarriturik:


y=f '(a)(x-a)+f(a)\,


Adibidez, f(x)=x^2\, kurbaren zuzenaren ekuazioa x=1\, puntuan honela kalkulatzen da, kurbaren deribatuaf'(x)=2x\, dela jakinik:


y=f '(x=1)(x-1)+f(x=1)=2(x-1)+1^2=2x-1\,

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuzen ukitzaile Aldatu lotura Wikidatan