Ángela Bachiller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ángela Bachiller

(2013)

Q30334193 Itzuli

Bizitza
JaiotzaEspainia1983ko uztaila (40 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Ángela Covadonga Bachiller Guerra (Valladolid, 1983ko uztaila) Valladolideko probintziako zinegotzia da, Espainiako Alderdi Popularreko kidea. 2013ko uztailaren 29an, Downen sindromea duen Espainiako lehen zinegotzi bilakatu zen[1]. Aurretik, bi urte eta erdiz lan egin zuen Udaleko administrari laguntzaile gisa. 2011ko udal hauteskundeetan Alderdi Popularreko zerrendan agertu zen[2]. Udal taldean sartzeko aukera izan zuen ustelkeria leporatuta alderdikide batek dimisioa eman ostean[3][4].

Ángela Bachiller Gaztela eta Leongo Lanbide Heziketako titulua lortu duen Downen sindromea duen lehen pertsona ere bada.

Francisco Javier León de la Riva alkateak Bachiller «indarra duen eta oztopoak gainditzen dituen norbaiten adibidetzat» jo zuen[5]. Espainiako Langile Alderdi Sozialistak Bachillerren alde egin zuen, eta haren izendapena «zerbait guztiz normala» zela aitortu zuen. Lorpen horrek «haren egoeran dauden beste pertsona batzuk gizartean gero eta protagonismo gehiago hartzera bultzatuko duela» espero dute[6].

2014 Ical saria irabazi zuen[7]. Urte berean desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena ezartzeko foroan parte hartu zuen Bruselan[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tobella, Alba. «Ángela Bachiller se convierte en la primera concejal con síndrome de Down» El País 2013-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Candidatura del PP para el Ayuntamiento de Valladolid para las Elecciones Municipales 2011 aprobada por el Comité Electoral Provincial» Populares de Valladolid 2011-04-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-12-12) (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  3. (Ingelesez) «Spanish Angela Bachiller first councilwoman with Down syndrome» Down Syndrome Daily 2013-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Valladolid tendrá el primer edil con síndrome de Down de España» El País 2013-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Personas con síndrome de Down que han alcanzado sus sueños» Down Málaga 2020-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Ángela Bachiller alcanza su reto de ser la primera concejal con síndrome de Down» 20 Minutos 2013-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  7. (Gaztelaniaz) «Ical celebra sus 25 años con la entrega de los Premios al Compromiso Humano» Diario de Burgos 2014-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Ángela Bachiller participa en Bruselas en un foro sobre los derechos de las personas con discapacidad» Valladolid 2014-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.