Valladolid
Wikipedia(e)tik
|
Valladolid |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Valladolid | ||
| Herrialdea Erkidegoa Probintzia |
Espainia Valladolideko probintzia |
||
| Alkatea | Francisco Javier León de la Riva (PP) | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 197 km2 | ||
| Distantzia | 193 km. Madrila | ||
| Postakodea | 47001 - 47016 |
||
| Biztanleria | 319.943 bizt (2005) | ||
| Dentsitatea | 1.624,08 bizt/km² | ||
| Sorrera | XI. mendean | ||
Valladolid Gaztelako hiria da, bai eta Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko hiriburua eta udalerririk populatuena eta izen bereko probintziako hiriburua ere.
2005ean 321.000 biztanle zituen hiriak, eta 197.5 km²-ko azalera du.
Eduki-taula |
[aldatu] Auzo nagusiak
- San Pedro Regalado: 34.461 biztanle (2008).
- La Rondilla: 34.370.
- Las Delicias: 30.451.
- Parquesol: 26.368.
- Pajarillos: 22.903.
- La Victoria: 17.548.
- Huerta del Rey: 16.112.
- La Circular: 11.379.
- Covaresa: 8.774.
- La Pilarica: 7.886.
[aldatu] Historia
- 1072an Pedro Ansurezek sortu zuen, Gaztelako Alfontso VI.ak aginduta, aurretik zegoen herrigunearen gainean.
- 1208. urtearen inguruan Unibertsitatea abiatu zuten.
- 1601ean hiria Espainiako Inperioaren hiriburu bilakatu zen, bost urte geroago Madrilera aldatu baino lehen.
- 1864an trena iritsi zen lehen aldiz Valladolidera, Madrildik etorria.
- 1956an zinema jaialdia (("SEMINCI") abiatu zuten.
- 1983an hiria Gaztela eta Leongo hiriburu bihurtu zen.
[aldatu] Inguru naturala
Dueroko ibaiadarra den Pisuerga ibaiak hiria zeharkatzen du, bertan hondartz artifiziala daukala.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Monumentuak
- San Pablo eliza: Aurrealde gotiko ikusgarria duela.
- Santa Maria La Antigua eliza: Dorre erromanikoarekin.
- Katedrala: Garai desberdinetako osagaiekin.
[aldatu] Museoak
Nabarmenenak Eskultura, Arkeologia eta Ekialdeko Artearen museoak dira.
[aldatu] Zinema jaialdia
Semana Internacional de Cine de Valladolid (SEMINCI) Valladoliden urtero urriaren bukaeran antolatzen duten zinema jaialdi entzutetsua da. 1956an abiatu zuten, izaera erlijiosoarekin. Teatro Calderón antzokia zinemaldiaren egoitza da eta "Urrezko Galburua" sari nagusia.
[aldatu] Kirolak
Forum Valladolid CB dute saskibaloi talde nagusia. Futbolean, Real Valladolid da hiriko taldea. Errugbian El Salvador taldea azpimarratzekoa da.
[aldatu] Hedabideak
"El Norte de Castilla" hiriko egunkaririk irakurriena da, 1854an sortua eta gaur egun "Vocento" taldekidea dena.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Jose Zorrila (1817-1893), poeta eta antzerkigilea.
- Rosa Chacel (1898-1994), idazlea.
- Miguel Delibes (1920-), idazlea.
- Jorge Maria Ribero-Meneses (1945-), filologoa eta idazlea.
- Jesus Cifuentes (1966-), abeslaria, "Celtas Cortos" taldekidea izandakoa.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) SEMINCI
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez)Eskultura Museoa
- (Gaztelaniaz) Real Valladoliden webgunea
- (Gaztelaniaz) CB Valladolid (saskibaloia)
- (Gaztelaniaz) "El Norte de Castilla"