2014ko maiatzeko Odesako liskarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2014ko maiatzeko Odesako liskarra» orritik birbideratua)
2014ko maiatzeko Odesako liskarrak
Irudia
Map
Motatalde bortxakeria
desordena zibil
Honen parte da2014ko Odesako liskarrak
Data2014ko maiatzaren 2a
Garaia2014 Ukrainan
KokalekuHretska plaza
HerrialdeaUkraina
Parte-hartzaileak
Kausa2014ko Ukraina ekialdeko gatazka armatua
Pertsona hilak48
Pertsona zaurituak247
Atxilotu kopurua
173
Osatuta
Odesako Sindikatuen Etxea

2014ko maiatzeko Odesako liskarrak edo Odesako sarraskia Odesako kale eta plazetan ukrainar nazionalisten eta errusiazaleen artean izandako manifestazioak, istiluak, liskarrak eta sarraskia izan ziren. Hilaren 2an, 46 herritar ukrainar errusiazale hil zituzten, 214 zauritu eta 172 atxilotu.[1][2]

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko maiatzaren 2an, Ukrainako neonaziek 48 lagun hil zituzten Odesako Sindikatuen Etxean. Euromaidan protesten ostean eskualde errusiazaleetan autonomia-erreferendumak eskatzeko mobilizazioak hasiak zituzten. Odesa hirian bi manifestazio egin ziren egun berean: batetik, tartean neonaziak zituzten ukrainar nazionalistena; eta, bestetik, errusiazaleena. Biek topo egitean istiluak hasi ziren. Errusiazaleak Sindikatuen Etxean babestu ziren, eta neonaziek su eman zioten eraikinari. Zaurituak ere dozenaka izan ziren.[3]

Ukrainako agintariek eta justizia administrazioak soilik errusiazaleak jazarri, ikertu eta atxilotu zituzten. Agintari eta administrazio horiek 46 errusiazaleen hiltzaileak nor izan ziren ikertzeko eta haiek atxilotu eta epaitzeko ahaleginik ez dutela egin salatu du Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideetarako Bulegoak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]