Odesa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Odesa

Odesa
Odesako bandera

Odesako armarria

Izen ofiziala Одеса
Errusieraz Одесса
Estatua UkrainaUkraina
Probintzia Odesako oblasta
Herritarra odesatar
Koordenatuak

46°28′N 30°44′E / 46.467°N 30.733°E / 46.467; 30.733Koordenatuak: 46°28′N 30°44′E / 46.467°N 30.733°E / 46.467; 30.733

Odesa non dagoen adierazten duen Ukrania-ko/-go/-eko mapa
Odesa
Eremua 163 km²
Garaiera 41 m
Biztanleria 1.003.705 bizt. (2011[1])
Dentsitatea 6.157,7 bizt./km²
Sorrera 1794
http://www.odessa.ua

Odesa[2] (ukraineraz: Оде́са, ɔˈdɛsɑ) ahoskatua; errusieraz: Оде́сса, Odessa, ɐˈdʲesə ahoskatua) Ukrainako hegoaldeko hiria, Odesako oblasteko hiriburua eta Itsaso Beltzeko portu garrantzitsuenetako bat da. Odesako golkoan dago, Dniesterren bokaletik 31 km iparraldera eta Kievetik 443 km hegoaldera[3]. 2011ko urtarrilaren 1ean 1.009.145 biztanle zituen[1] (kilometro koadroko 6.191 biztanle), hots, herrialdeko hirugarren hiririk handiena. Hiria lau auzo-administratibotan banatuta dago: Kievsky, Primosky, Suvorovsky eta Malinowsky. Hauetako bakoitzak bere administrazioa du, baina eskumen mugatuekin.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorriak baliteke zerikusia izatea antzinako Greziako Odessos zeritzon koloniarekin (III.mendea).

Anekdotarako tartea eskaintzen du izenaren jatorriak. Jada aipatua izan da greziar koloniarena. Bada bestelako hipotesia ere: Katalina II.a Errusiakoak agindua eman omen zuen sortu berriak ziren hiriei izendapen femeninoa ezartzeko, orduko hegoaldeko hiri guztien izenak maskulinoak zirelako ustean: horra eme kutsuko Odesa hori.

Hirugarren etimologia bat frantsesaren eraginaren ildotik dator, berori baitzen errusiar gorteko hizkuntza: assez d’eau (ur nahikoa, soberan). Atzetik aurrera ahoskatzera, ‘odesa’-ren antzeko soinua sortuko da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako aztarna askok Eki Mediterraneoarekin izan zuten harreman hori baieztatzen dute. Erdi Aroan lurrok erlazio estua izan zuten inguruko zein urrutiko aberri eta estatu-modu askorekin: batez ere Kieveko Rusarekin, Lituaniako Dukerri Handiarekin, Galitziarekin, mongolek euren agindupean izan zuten lurrekin, tartariarrek Krimean eratutako estatuarekin edota inperio turko-otomandarrarekin. XIV. mendean tartariarrek euren baitan hartu zuten Odesa. XV. mendean Khadjivey zeritzon ingurune honi eta 1529an turko-otomandarren agindupean zegoen, Yedisan izentzat zuen herrialde baten barruan. 1787-1792 bitartean errusiar eta turkiarren arteko gerra jazo zen, eta horren ondorioz, 1792ko Jassyko Itunaren harian, Errusia Berriaren zati bihurtu zen lurralde hura. 1795ean Odesa izena ezarri zioten gaurko hiriari.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odesako udaletxea

1819-1858 bitartean Odesa portu frankoa izan zen, eta horrek zekartzan abantaila ekonomikoak agerian geratu ziren. Jatorri askotako biztanleak bertara biltzea eragin zuen: errusiarrak, ukrainarrak, juduak, greziarrak, bulgariarrak, albaniarrak, armeniarrak, italiarrak, frantsesak, alemanak… Hortik hiriko kale-izendegian jatorri horiek sarri islatzea: Frantsuszkiy eta Italianskiy bulebarrak, Grecheskaya (greziar), Evreyskaya (judu), Arnautskaya (albaniar) kaleak. 1823-1824an Aleksandr Puxkin idazlea bertan bizi izan zen eta haren berbetan Odesan "Europa usaindu, dastatu ahal duzu. Frantsesa nonahi entzuten da eta eskueran duzu Europako prentsa". XIX. mendean Errusiako laugarren hiri inportanteena zen, Mosku, San Petersburgo eta sasoi hartan errusiarren mende zegoen Varsoviaren ondotik. Hiriko arkitekturak Errusiakoa baino, Mediterraneoko Frantziako eta Italiako estiloak ditu aintzatago.

Odesako hazkundea Krimeako Gerrak gerarazi zuen (1853-1858); frantziarren eta ingelesen armadek bonbaz josi zuten. Gerra amaituta hazteari ekin zion atzera ere, eta 1866an trenak Kiev eta Kharkivekin lotu zituen. Garai honetan hirian juduek zuten garrantzia tamainakoa zen, biztanleriaren % 37 ziren. Haatik, eten barik jazarri zituzten eta euretako askok et askok Palestinara egin zuten ihes, batez ere 1882az geroztik.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean Odesako langileen matxinada izan zen. Sergei M. Eisensteinek istorio hori ardatz hartu zuen bere 1925eko lana filmatzeko: Potemkin korazatua (Bronenosets Potyomkin). Egun ezagunak diren Potemkin eskailera horietan bertan filmatu zituzten gerora zinemaren historian garrantzi erabatekoa izan zuten irudiak.

1917ko iraultza hasi eta hiru urtean Odesa hainbaten kontrolpean izan zen, harik eta Armada Gorriak 1920an hiriaren agintea bereganatu arte. 1921-1922 bitartean goseteak gogor jo zuen Odesako herria. Bigarren Mundu Gerran Errumania eta Alemania hiriaren jabe egin ziren aldian-aldian, eta kalte eta galera handiak jasan zituen. 60.000 pertsona baino gehiago (batik bat juduak) hil edo erbesteratu zituzten. 1944an sobietar armadak askatu zuen.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak iraun zuen bitartean Odesako kaia merkantzien sartu-irten ekintzetarako leku estrategikoa izan zen. 2000ko urtarrilaren batean, eta 25 urteko balioarekin, portua gune ekonomiko salbuetsia izendatu zuten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Odesa, 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.1 18.6 24.1 29.4 33.3 35.6 39.3 38.0 32.4 30.5 26.0 16.3 39.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.2 2.7 6.6 13.0 19.5 24.0 27.0 26.5 21.0 15.0 8.4 3.7 14.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.5 -0.2 3.5 9.4 15.6 20.0 22.6 22.3 17.2 11.6 5.7 1.1 10.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -26.2 -28.0 -16.0 -5.9 0.3 5.2 7.5 7.9 -0.8 -13.3 -14.6 -19.6 -28.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.8 -2.6 1.0 6.6 12.1 16.3 18.5 18.2 13.5 8.6 3.2 -1.2 7.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 34 37 32 27 36 49 45 38 43 34 41 35 451
Prezipitazio egunak (≥ ) 9 7 10 11 12 13 10 8 9 10 13 10 122
Eguzki orduak 77.5 81.9 124.0 186.0 263.5 291.0 313.1 300.7 240.0 170.5 78.0 55.8 2182
Iturria (1): pogoda.ru,[4]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzki orduak).[5]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portuak berariazko garrantzia du Odesako ekonomian. Bertatik itsasora bidean doaz aleak, linazia, artilea, egurra, abelburuak eta azukrea batik bat; eta bertara ailegatzen dira kotoia, tabakoa, oihalak, tea, kafea... Industriak ere badu lekua: petrolio findegiak, ontzigintza eta autogintza.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odesa Aldatu lotura Wikidatan

Ingelesez eta errusieraz: