2018ko Espainiako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2018ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 71. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 4an jokatu zen Castro Urdialesen, eta Zierbenak bere bigarren garaipena lortu zuen, 1949koa irabazi eta handik 69 urtetara.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urteetan bezala arazo handiak izan ziren Espainiako Txapelketa jokatzeko. Denboraldia estropadaz beteta dago eta Espainiako txapelketak ez du saririk ez eta dietarik ere eskeintzen. 2018an Coruñan jokatzekoa zen baina partaidetza txikia izango zela ikusita berriz ere Castro Urdialesen jokatzea erabaki zen.

Lau traineruk baino ez zuten eman parte hartzeko izena; Bermeok, Hondarribiak, Oriok eta Zierbenak. Aresek ere parte hartzeko asmoa zuen baina azkenean uko egin zion. Hori horrela izanik egun bakarrean jokatu zen, txanda bakarra gainera. Emakumezkoen estropadarik ez zen izan, sanjuandarrek bakarrik erakutsi baitzuten parte hartzeko asmoa[1].

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Hondarribia AE
Euskal Herria Orio AE
Euskal Herria Urdaibai AE (Bermeo)
Euskal Herria Zierbena AE
Ama Guadalupekoa
San Nikolas
Bou Bizkaia
Zierbena
Joseba Amunarriz
Gorka Aranberri
Lur Uribarren
Borja Gómez

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Zierbena 20:14:82
-
2 Bermeo 20:16:96 0:02:14
3 Hondarribia 20:33:07 0:18:25
4 Orio 20:46:20 0:31:38

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Un campeonato con menos interés cada vez. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-08-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]