2012ko Espainiako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2012ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 65. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 4 eta 5ean jokatu zen Castro Urdialesen, eta Hondarribiak bere lehenengo garaipena lortu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribiak izan duen historialarekin sinestezina da lehenengo txapelketa 2012an eskuratu izana. Aurrez 1966an lehenengo postuan iritsia zen Pedreñari 11 segundu aterata, baina deskalifikatua izan zen ziaboga berea ez zen baliza batean egin izana argudiatuta. Honekin minduta hurrengo urteetan Kantauriko puntako trainerua izan arren uko egin zion Espainiako txapelketan parte hartzeari.

2012ra itzulita, Hondarribia, Kaiku eta Urdaibaien lehia estua izan zen eta bigarren ziabogan segundu bakarrean sartu ziren hirurak. Hirugarren luzean Hondarribiak aurrera egin zuen eta Urdaibai atzean gelditu zen. Azkenean gipuzkoarrak nagusitu ziren.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Galizia Amegrove CR (O Grove)
Kantabria SDR Astillero
Kantabria SDR Castro Urdiales
Euskal Herria Hondarribia AE
Euskal Herria Kaiku AKE (Sestao)
Kantabria SDR Pedreña
Galizia SD Tirán
Euskal Herria Urdaibai AE
Pabliño
San José XIV
La Marinera
Ama Guadalupekoa
Bizkaitarra
Marina de Cudeyo
Pereira
Bou Bizkaia
?
Cristian Garma
Iker Gimeno
Joseba Amunarriz
Asier Zurinaga
Borja Gómez
David Álvarez
Gorka Aranberri

Sailkapen estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 Kaiku 19:50:94 1 Urdaibai 20:14:07
2 Hondarribia 20:02:68 2 Amegrove 20:24:00
3 Tirán 20:10:50 3 Pedreña 20:24:21
4 Castro Urdiales 20:31:78 4 Astillero 20:48:57

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Hondarribia 19:51:48
-
2 Kaiku 19:55:70 0:04:22
3 Urdaibai 20:01:08 0:09:60
4 Tirán 20:13:85 0:22:37
5 Castro Urdiales 20:51:11 0:59:63
6 Astillero 21:00:31 1:08:83
7 Pedreña 21:01:62 1:10:14
8 Amegrove 21:04:79 1:13:31

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]