Hondarribia Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondarribia Arraun Elkartea
Sorrera 1960
Herria Euskal Herria Hondarribia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria José Miguel Elduayen
Entrenatzailea Euskal Herria Mikel Orbañanos
Patroia(k) Euskal Herria Ioseba Amunarriz
Euskal Herria Iker de la Linde
Kolorea(k)      Berde argia
Trainerua      Ama Guadalupekoa
Palmaresa 14 Kontxako Bandera
3 TKE Liga
2 Espainiako Txapelketa
7 Euskadiko Txapelketa
14 Gipuzkoako Txapelketa
2023: Kontxa 3.a
2023 3.a (TKE Liga)
Webgunea www.hondarribiarraun.com
Hondarribia Arraun Elkartearen armarria.

Hondarribia Arraun Elkartea Hondarribiko (Gipuzkoa) arraun elkartea da, 1960an sortua. Traineru, batel, trainerilla eta aulki mugikorrean lehiatzen du. 14 aldiz irabazi du Kontxako Bandera eta 3 aldiz TKE Liga. XXI. mendean traineru nagusietako bat da.

Hondarribiko traineruen lehenengo aipamenak XIX. mendekoak dira eta lehenengo Kontxako Bandera 1881. urtean irabazi zuten. Gaur egungo elkarteak harrobi lan handia egiten du eta B traineru indartsua du. Emakumezkoen trainerua ere badu, Emakumezkoen bandera zaharrena Hondarribian antolatzen da, eta traineruak Liga nagusian lehiatzen du.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen kolorea berdea da eta traineruaren izena 1920ko hamarkadatik aurrera Ama Guadalupekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribia Arraun Elkartea 1960an sortu bazen ere, 1862koa da lehenengo aipamena Hondarribiaren traineru baten parte hartzeaz, Baionan irabazi zuelako estropada bat.

XIX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estropada ugari jokatu zituen Hondarribiak XIX mendearen bukaeran. Kontxan aritu izan zen eta baita Lapurdiko estropadetan ere. 1862ko banderaz gaizn 1868an Donostiako eta Mutrikuko traineru banari nagusitu zitzaien. 1881ean irabazi zuen bere lehenengo Kontxako Bandera eta 1887an bigarren egin zuen. 1891ean eta 1892an Donibane Lohitzunen nagusitu zen eta 1893 eta 1895ean Miarritzen.

XX mendearen lehen erdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribitarrak 1943ko Kontxako Banderarekin.

20. hamarkadan hasi zen berriz Donostian lehiatzen. 1925, 1928 eta 1933an bigarren gelditu zen. 1934ean Hondarribiko bi traineru eratu ziren, bata Hondarribia-Marina Marina auzokoa, eta bestea Hondarribia-Tierra. "Lurrekoak" hobeto aritu baziren ere itsasaldekoen kolore berdea izan zen handik aurrera Hondarribiak erabiliko zuen kolorea.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren urte onak bizi izan zituen Hondarribiak lau aldiz irabazi baitzuen Kontxako Bandera. Orio, Pedreña eta Donostiako traineruak izan zituen lehiakide grai hartan. Beñardo Elduaien patroiak 1947 eta 1948ko banderak eskuratu zituen. 1952 urtean bigarren egin zuen Kontxan, berriz ere Elduaien patroi zela, baina ordutik aurrera ez zuen jarraitasunik izan eta urte gutxi batzutan baino ez zuen trainerua atera.

Hondarribia Arraun Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribiko trainerua 1965ko Kontxako Banderarekin, Jose Angel Lujanbio patroi.

Hondarribitarren bigarren garai ona 60 hamarkadaren erdialdera iritsi zen berriz ere lau Kontxa eta Generalisimoaren bi Kopa irabazi zituzten Jose Angel Lujanbio patroi zutela. Berriz ere Pedreña izan zuen aurkari eta lehia gogoangarriak izan zituzten bien artean. Ordutik aurrera Hondarribia ohikoa izan da estropada garrantzitsuenetan, baina XX mendean ez zuen beste titulurik eta Kontxako banderarik irabazi.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribiko trainerua 2007ko Kontxako Banderarako sailkapen estropadan.

Azken garai ona XXI mendean iritsi da. Hirutan irabazi du Kontxako Bandera, 2005, 2013 eta 2018an. Hiruretan ere polemikaz jositako garaipenak izan ziren, aurreneko bietan epaileek lehenengo sailkatua kanporatu ondoren eta 2018an Zierbena eta Urdaibaien arteko istiluen ondorioz. TKE Liga eta hirutan eskuratu du. Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak eta bandera ugari ere irabazi ditu azken urte hauetan.

2014an denboraldi bikaina osatu zuen. TKE Liga irabazi zuen tartean zazpi bandera eskuratuz eta Kontxako Banderan bigarren postuan gelditu zen. 2015 denboraldia ere bikaina egin zuen estropada gehienak irabaziz eta hirugarren aldiz Liga eskuratuz. Kontxako banderan ordea kale egin zuen eta lau segundu eskasengatik bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 2016an uztaila bikaina egin zuen eta hiru txapelketak irabazi zituen. Abuztuan ordea Urdaibai nagusitu zitzaion eta Liga eta Kontxan bigarren postuan gelditu zen.

2018 denboraldian ere goi goian egin zuen. Kontxako Bandera eta Euskadiko Txapelketa irabazi zituen eta baita hainbat bandera garrantzitsu ere, Zarautz eta El Corte Inglésekoak. Ligan bigarren postuan gelditu zen. 2019an bigarren Kontxako Bandera jarraian irabazi zuen eta 2020an hirugarrena. Hurrengo urtetan bigarren izatea egokitu zaio Ligan eta Kontxan. Getariako estropadan bigarren ziaboga istriborretik hartu izanagatik edukitako puntu galerak utzi zuen Liga garaipenik gabe. Aipatzekoa da 2014an eta 2015ean Liga irabazi ondoren hurrengo Liga guztietan bigarrena izan dela.

Patroiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Kontxako Bandera irabazi duten patroien zerrenda:

  • Ioseba Amunarriz (5): 2005, 2013, 2018, 2019, 2020.
  • Jose Angel Lujanbio (4): 1965, 1966, 1967, 1968.
  • Bernardo Elduaien (2): 1947, 1948.
  • Leon Berrotaran (1): 1881.
  • Roman Agirre (1): 1941.
  • Pedro Gonzalez (1): 1943.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera 2016.
Hondarribia 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (14): 1881, 1941, 1943, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 2005, 2013, 2018, 2019 eta 2020.
  • Bigarrena (12): 1879, 1883, 1925, 1928, 1933, 1935, 1951, 1964, 2014, 2015, 2016 eta 2021.
  • Hirugarrena (14): 1926, 1927, 1932, 1934, 1940, 1942, 1944, 1945, 1953, 1963, 1980, 2007, 2022 eta 2023.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (32): 2007, 2016, 2022.
  • Sailkatua (39): 1973, 1974, 1978, 1979, 1980, 1981, 1983, 1987, 1988, 1990, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022 eta 2023.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 2012, 2016.
  • Bigarrena (4): 1945, 1995, 2007, 2017.

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (14): 1967, 2004, 2005, 2006, 2010, 2011, 2012, 2015, 2016, 2018, 2020, 2021, 2022 eta 2023.

Estropada zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak Nerbioiko Sari Handia (2): 1967 eta 1968.
El Corte Ingles Bandera (4): 2004, 2006, 2012 eta 2018.
Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1966 eta 1968.
Zarauzko Ikurrina (5): 2015, 2018, 2019, 2020, 2021.
Etxekoak Hondarribiko Bandera (6): 1990, 2000, 2006, 2012, 2015, 2021.
Hondarribiko Promozio estropada (5): 1995, 1996, 1997, 2013, 2015.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (11): 2001, 2002, 2003, 2006, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2023.
Jostallu Bandera (1): 2000.
Gipuzkoan Pasaia-Donostia trabesia (1): 1966.
Karmen Eguneko Bandera (1): 1989.
Fortuna Bandera (1): 1992.
Zumaiako Bandera (3): 1993, 1997, 2016.
Irun Hiriko Bandera (1): 1998.
Jostailuren 50 urteurrena: 2000.
Kilometroak Bandera (1): 2000.
Oriako Traineru Jaitsiera (7): 2007, 2012, 2013, 2017, 2018, 2020, 2021.
Mutrikuko Bandera (7): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2015, 2016.
Trintxerpeko Bandera (1): 2004.
Orioko Bandera (7): 2006, 2013, 2015, 2016, 2017, 2019, 2022.
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (4): 2011, 2015, 2016, 2017.
Euskolabel Bandera (3): 2012, 2013, 2016.
Pasaiako Kaiko Agintaritzaren Bandera (1): 2012.
Errenteria Hiriko Bandera (2): 2013, 2020.
Pasaiako Kofradiaren Bandera (San Pedro) (1): 2013.
Pasaiako Bandera (1): 2015.
Oiartzungo Bandera (1): 2015.
Pasaiako Iberdola Bandera (2): 2015, 2016.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera (1): 2016.
Fegemu Bandera (1): 2017.
Adegi Bandera (1): 2017.
Kofradien Mendeurrena (1): 2018.
Añarbeko Bandera (1): 2018.
Oiartzungo Bandera (1): 2021.
Bizkaian Portugaleteko Bandera (4): 1988, 2004, 2012, 2015.
Plentziako Bandera (4): 1992, 1997, 2006, 2015.
Mundakako Bandera (3): 2000, 2005, 2006.
Lekeitioko Bandera (3): 2000, 2020, 2022.
Telefonica Bandera (1): 2000.
Erandioko Bandera (2): 2004, 2013.
Gorlizko Bandera (1): 2007.
Ambilamp Bandera (2): 2011, 2015.
Bermeoko Bandera (5): 2011, 2014, 2015, 2017, 2022.
Bilboko Bandera (6): 2012, 2014, 2015, 2016, 2021, 2023.
Petronor Bandera (3): 2012, 2018, 2020.
Portugaleteko Bandera (1): 2012.
Isuntzaren Bandera (4): 2014, 2015, 2016, 2021.
Getxoko Bandera (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
Iberiaren Bandera (1): 2015.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2015.
Bermeoko KAE 2 Bandera (1): 2015.
Ondarroako Bandera (1): 2019.
Sestaoko Bandera (2): 2020, 2022.
Santurtziko Bandera (2): 2022, 2023.
Julián Enrique Memoriala (1): 2023.
Lapurdin Donibane Lohitzuneko Bandera (3): 1994, 1995, 1997
Kantabrian Semana Naval de Santander (1): 1968.
Marina de Cudeyoko Bandera (4): 1973, 1996, 1997, 2014.
Santoñako Bandera (2): 1973, 1990.
Castro Urdialesko Bandera (2): 1988, 2015.
Santanderko Bandera (4): 1988, 1993, 1996, 1997.
Camargoko Bandera (2): 1997, 2004.
Ría del Asón Bandera (3): 1997, 2015, 2021.
Liebana Bandera,Laredo (1): 2005.
Flaviobriga Bandera (1): 2005.
Pedreñako Bandera (1): 2006.
San Jose traineruen igoera (Astillero) (2): 2013, 2014.
Nojako Bandera (1): 2014
Astilleroko Bandera (1): 2016.
Repsol Bandera (1): 2019.
Galizan Outon Fernandez Bandera (2): 2003, 2006.
Riveira Bandera (1): 2005.
Concello de Boiro (4): 2005, 2006, 2015, 2022.
Concello de Vigo (1): 2006.
O pirata.com Bandera (1): 2011.
Concello de Moaña (2): 2014, 2017.
Nauta Sanxenxo Bandera (1): 2015
Concello de Ares (1): 2020.
Besterik Embalde de Entrepeñas Bandera (Guadalajara): 1969.
Kantauriko Arraun Jokoak (1): 1966.
Euskadi-Basque Country Bandera (2): 2015, 2016.
Caixabank Bandera (5): 2014, 2015, 2016, 2021, 2022.

Trainerilletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 7.a 5.a
2004 TKE Liga, 3.a 4.a
2005 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2006 TKE Liga, 1.a -
2007 TKE Liga, 3.a 3.a
2008 TKE Liga, 7.a 5.a
2009 TKE Liga, 3.a 5.a
2010 TKE Liga, 9.a 6.a
2011 TKE Liga, 3.a 5.a
2012 TKE Liga, 2.a 4.a
2013 TKE Liga, 4.a Txapelduna
2014 TKE Liga, 1.a 2.a
2015 TKE Liga, 1.a 2.a
2016 TKE Liga, 2.a 2.a
2017 TKE Liga, 2.a 4.a
2018 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2019 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2020 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2021 TKE Liga, 2.a 2.a
2022 TKE Liga, 2.a 3.a
2023 TKE Liga, 3.a 3.a

Hondarribia B[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribia-B
Entrenatzailea Euskal Herria Gonzalo "Txalo" Carrión
Patroia(k) Euskal Herria Joseba Amunarriz
(90. hamarkadan)
Euskal Herria Martin Muñoz (orain)
Euskal Herria Iker De la Linde (orain)
Kolorea(k)      berde argia
Trainerua      Ama Guadalupekoa
Palmaresa 1 Euskal B Liga
0 KAE Liga
1 KAE 2 Liga
2023 9.a (KAE 1 Liga)

Harrobiko lan ikusgarria egiten duen adierazlea da Hondarribia B trainerua, 1993tik aurrera urtero uretan izan dena, 1998an ezik, orduan Endaikarekin bat egin eta haren izenean aritu baitzen.

Hondarribiko B traineruak ere urte onak ezagutu ditu. 1995ean berak antolaturiko Hondarribiko Promozio Estropada irabazi zuen, 1996an etxekoaz gain Santanderko Bandera eta 1997an zazpi banderaz jabetu zen. Azkenik 1999an Euskal B Liga irabazi zuen. 2003tik aurrera KAE Ligako lehen mailan aritu da eta 2008an lortu zuen posturik onena, bosgarrena. 2012an maila galdu zuen.

2013an bigarren egin zuen KAE 2. mailan eta lau bandera eskuratu zituen. Play-offa irabazi arren ez zen igotzeko tokirik izan. 2014an ligako laugarrena izan zen. 2015ean KAE 2 Ligako zortzi estropada irabazi zituen eta Ligako txapelduna gelditu zenez KAE 1 mailara igo zen. Hurrengo urtean arazorik gabe lortu zuen mantentzea, baina 2017an maila galdu zuen. 2021ean hirugarren egin zuen Ligan eta baita play-offetan ere. KAE 1 ligako bi talde TKE Ligara igo zirenez Hondarribia B-k ere mailaz igotzea lortu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoa Hondarribiko Promozio Estropada (5): 1995, 1996, 1997, 2013, 2015.
Gipuzkoan Zumaiako Bandera (1): 1997.
Errenteria Hiriko Bandera (2): 2013, 2020.
San Pedroko Promozio estropada (1): 2013.
Pasaiako Bandera (1): 2015.
Oiartzungo Bandera (1): 2021.
Bizkaian Portugaleteko Bandera (1): 2004.
Erandioko Ikurrina (2): 2004, 2013
Iberiaren Bandera (1): 2015
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2015.
Bermeoko KAE 2 Bandera (1): 2015.
Kantabrian Santanderko Bandera (2): 1996, 1997.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1997.
Plentziako Bandera (2): 1997, 2015.
Camargoko Bandera (2): 1997, 2004.
Ría del Asón Bandera (3): 1997, 2021.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2015.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2003 Federazio Liga, 11.a
2004 Federazio Liga, 11.a
2005 Federazio Liga, 13.a
2006 KAE 1 Liga, 12.a
2007 KAE 1 Liga, 12.a
2008 KAE 1 Liga, 5.a
2009 KAE 1 Liga, 9.a
2010 KAE 1 Liga, 8.a
2011 KAE 1 Liga, 9.a
2012 KAE 1 Liga, 11.a
2013 KAE 2 Liga, 2.a
2014 KAE 2 Liga, 4.a
2015 KAE 2 Liga, 1.a
2016 KAE 1 Liga, 8.a
2017 KAE 1 Liga, 12.a
2018 KAE 2 Liga, 6.a
2019 KAE 2 Liga, 6.a
2020 KAE 2 Liga, 3.a
2021 KAE 2 Liga, 3.a
2022 KAE 1 Liga, 6.a
2023 KAE 1 Liga, 9.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribia
(emakumezkoak)
Entrenatzailea Euskal Herria Iker Cortes
Patroia(k) Euskal Herria Miren Garmendia
Euskal Herria Amaia Olazabal
Kolorea(k)      berde argia
Trainerua      Ama Guadalupekoa
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
1 ETE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Txapelketa
2023: Kontxa 5.a
2023 5.a (Euskotren Liga)
Hondarribiko emakumezkoen trainerua, 2018an.
Hondarribia Zarautzen, 2023ko Euskotren Ligan.

2005ean Txingudi Bandera antolatu zuen elkarteak, hau izan zen emakumezkoek jokatu zuten lehenengo bandera. Ordutik aurrera Hondarribiko neskak lehian aritu dira eta etxeko bandera bitan irabazi dute, 2007 eta 2008an. 2008an oso urte ona izan zuten Euskadiko txapelketa ere irabazi zuten, gero baliogabetua izan zen arren, eta Kontxako finalean egon ziren. 2014 eta 2015 denboraldietan trainerurik ez zuen uretaratu baina 2016an itzuli egin zen.

2017an lehorrean geratu ostean 2018an itzuli zen eta maila bikaina eman zuen, Euskotren Ligarako sailkatu baita lehen aldiz. 2019an hirugarrena izan zen Kontxako Banderan. Urte hartan play-offetan maila galdu zuen baina San Juanek Liga Nagusiari uko egin zionez 2019an ere maila gorenean aritu zen. Hurrengo urteetan ere laugarren egin zuen ligan eta 2020an play-offetan eutsi ondoren 2021ean maila galdu zuen. 2022an ETE Liga irabazi du eta Euskotren Ligara itzuli zen.

2023an lehenengo txandako traineru onena izan zen eta bosgarren postuan amaitu zuen Euskotren Liga.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2019.
  • Laugarrena (1): 2008.
  • Sailkapen estropada (0)
  • Sailkatua (6): 2008, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.

Emakumezkoen Traineru Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Laugarrena (4): 2018, 2019, 2020, 2021.
  • Parte hartzeak (5): 2018, 2019, 2020, 2021, 2023.
  • Gipuzkoako Liga (0): bosgarrena 2010ean.
  • ETE Liga (1): 2022

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoa Txingudi Bandera (3): 2007, 2008, 2022.
Gipuzkoan Donostiako Aste Nagusiko Bandera (1): 2020.
Hernaniko Bandera (1): 2022.
Zumaiako Ikurrina (1): 2022.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2022.
Bizkaian Zorrozaurreri itzulia (1): 2022.
Portugaleteko Uri Urena Bandera (1): 2022.
Ondarroako Bandera (1): 2022.
Erandioko Ikurrina (1): 2022.
Julián Enrique Memoriala (1): 2024.
Kantabrian San José igoera (1): 2018.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2019.
Pedreñako Bandera (1): 2022.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2022.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2008 - 4.a
2009 Gipuzkoa, 2.a -
2010 Gipuzkoako Liga, 5.a -
2011 Gipuzkoako Liga, 6.a -
2012 Gipuzkoako Liga, 7.a -
2013 Gipuzkoako Liga, 7.a -
2014 - -
2015 - -
2016 Gipuzkoako Liga, 8.a -
2017 - -
2018 Emakumezkoen Liga, 4.a -
2019 Emakumezkoen Liga, 4.a 3.a
2020 Emakumezkoen Liga, 4.a 5.a
2021 Emakumezkoen Liga, 4.a 5.a
2022 ETE Liga, 1.a 5.a
2023 Emakumezkoen Liga, 5.a

Arraunketa Olinpikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Hondarribiak gogor ekin dio arraunketa olinpikoari. Euskal Herriko txapelketa ugari irabazi ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskadiko distantzia luzeko txapelketa: lehenengo 2012an (8+ gizonezkoak).
  • Euskadiko distantzia luzeko txapelketa: lehenengo 2013an (8+ gizonezkoak).
  • Espainiako txapelketa: bigarren 2012an (8+ emakumeak).
  • Espainiako txapelketa: bigarren 2011an (8+ emakumeak).
  • Espainiako txapelketa: lehenengo 2011an (2- emakumeak).
  • Orioko Nazioarteko Estropadak (8+): 2005, 2007, 2024.

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribiak bi estropada antolatzen ditu urtero, alde batetik Hondarribiko Bandera eta bestetik KAE Ligako Hondarribiko Promozio Estropada. Hauetaz gain Txingudi Bandera izan zen emakumezkoentzako antolaturiko lehenengo estropada.

Azkenik, negu aldean, Hondarribiko Traineru Jaitsiera ere antolatzen du urtero.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]