Añaterve

Wikipedia, Entziklopedia askea
Añaterve

Mentzei

Bizitza
JaiotzaTenerife, XV. mendea
Heriotza modua: ezezaguna
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Añaterve, Tenerife uharteko Guimarreko mentzeierriko buruzagi guantxe bat izan zen. Guimarreko mentzeierriko mentzei edo erregea izan zen, Tinerfe hil ondoren eta gaztelar konkistaren aurretik, Tenerife uhartea banatu zen bederatzi barrutietako bat.

Alonso Fernandez de Lugo, Errege Katolikoen Aurreratuarekin bake akordioetara iritsi zen lehen mentzei tenerifearra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1494ko maiatzean, Alons Fernandez de Lugo bera buru zuen 30 ontziz, 190 zaldunez eta 1000 eta 2000 (iturrien arabera) oinezko soldadu gaztelarrez osaturiko espedizio bat, Tenerife bertako biztanle batzuekin batera, Tenerifen lehorreratu zen, Añazan.

Alonso, bake akordioetara iritsi zen Añaterverekin, hauei Icodeko mentzeierria, Dautekoa, Adejekoa eta Abonakoa bilduz, bake alderdia deritzona eratzen dutena, gaztelarren eta hauen aliatu militarren domeinua onartzen zutenak. Beste mentzei batzuekin izandako elkarrizketak, ez ziren akordio batetara iritsi, eta espainiarren aurkako aliantza militarra (edo gerra alderdia), Taoro, Tacoronte eta Anagako mentzeierriez osatuta geratzen da.

Añatervek, gaztelarrei lagunduko die zenbait alditan, tropa laguntzaileak emanez, bereziki, Acentejoko lehen guduan, Aguereko guduan eta Acentejoko bigarren guduan.