Tenerife

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Teneriferen kokapena.

Tenerife Afrikar kostaldeko uhartea da, Ozeano Atlantikoan kokatuta eta Espainiaren Kanariar uharteetako handiena eta populatuena da. Tenerifeko Santa Cruzeko probintziaren uharte nagusia da. Hiriburua Santa Cruz de Tenerife da. 2005ean 838.877 biztanle zituen eta 2.034 km2ko eremua.

Jatorri bolkanikoa du. Tontor garaiena Teide da (3.718 metro), sumendia berez eta Espainiako punturik garaiena.

Tenerife satelitez ikusia

Eduki-taula

[aldatu] Toponimia guantxea

Tenerifek Achinech izena ematen zioten guantxeek. Bestela, gaur egungo toponimian jatorrizko izen hauek gelditu dira, besteak beste: Taco, Tacoronte, Tamaimo, Taganana, Tegueste, Tejina, Teno, Tigaiga, Guancha, Guamasa, Guincho, Güímar, Garachico, Chiguergue, Chirche, Afur, Arico, Abona, Arona, Adeje, Ifonche, Icor eta Isora.

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

  • "Natura y Cultura de las Islas Canarias" (Pedro Hernández eta al; Tafor, 2003).

[aldatu] Kanpo loturak