A-3 kaia

Wikipedia, Entziklopedia askea

A-3 kaia Bilboko portuko kanpoaldeko kaietako bat da. Kaiak 830 metroko luzera dauka. Jatorriz kotxeak kargatzeko eta ro-ro trafikorako kaia izan behar zuenak, erabilera anitz izan ditu azken urteetan. Horrez gain, A-3 kaia AZ-2 eta AZ-3 kai berrien eraikuntza gunearen ondoan dagoenez, kai berri hauen porlanezko egitura eraikitzeko enkofratua dago bertan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000eko hamarkadaren hasieran amaitu zuten, TMB eta ATM kontainer terminalen kaien ondoren. Hasieran kaia Bergé mantenduriko autoen garraio ontziek erabili zuten, baina egitasmo hori bertan behera geratu zenetik hainbat erabilera izan ditu. Bilboko portura matxurak konpontzera etortzen diren ontziek erabili izan dute, edo sufrea bezalako gaiak kargatzeko. 2010ean Transfennicak A-2 kaitik A-3 kaira eraman zituen bere ontzien etorrera Bilboko portura, bi urte lehenago ezarritako Bilbo eta Zeebrugge arteko "Itsasoko autobidea" delakoaren trafiko handitzeak A-2 kaian zeukan eremua txiki uztean. 2011ko apirilean Britanny Ferries enpresa frantziarrak ezarriko duen ferry berriak ere A-3 kaia erabiltzea aurrikusten da, horretarako autoek kaiaren mendebaldean dagoen ro-ro arrapal erabilita.

Bergeren leku aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Berge Marítimak akordioa sinatu zuen Bilboko Portu Agintaritzarekin Bizkaia iparralde kaian burutzen zituen jarduerak A-3 kaira mugitzeko. Behin Bergéren kai hori libre geratzean, Bizkaia ekialde kaian kargak burutzen dituen Toro y Betolaza enpresak Bizkaia iparralde kaira zabalduko lituzke bere jarduerak Bilboko Zorrotza auzoko kaian 2008an mantentzen zituen kargak Santurtziko kaietara eramanez.

Hiru urte beranduago, 2011ko urtarrilaren 31n, portuaren erabaki hori bertan behera geratu zen[1], 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak eraginda. Enpresak A-3 kaira aldatzearekin lortutako etekina baino gehiago izango litzateke aldaketa hori burutzeko beharrezko dirua eta inbertsioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.