Abarketa sorta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abarketa sorta korro haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Zornotzan, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur-jolas honetan neska eta mutilen artean ibiltzen dira jolasean, eta parte-hartzaileak, korroan, lurrean eserita daudela ematen zaio hasiera. Batek "Neu jarriko naiz" esaten zuen eta korroaren erdialdean jartzen zen. Korroan jarritako neska-mutikoek abarketa bat izaten zuten eta elkarri pasatzen zioten hankazpitik. Halako batean, korroan zegoen batek abarketaz jotzen zuen lepoan erdikoa, hark ikusi gabe, eta ondoren gorde egiten zuen abarketa. Erdikoak abarketa aurkitu behar zuen zutik jarri gabe, eta aurkitutakoan, haren jabe zena, erdira pasatzen zen eta, erdikoa, korrora. (Zornotza)[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]