Zornotza

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zornotza

BizkaiaBizkaia
Zornotzako bandera Zornotzako armarria
Izen ofiziala Amorebieta-Etxano
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangaldea
Alkatea David Latxaga Ugartemendia (EAJ)
Herritarra zornotzar
Koordenatuak -

Eremua 58,46 km2
Garaiera 119 m.
Distantzia 16,5 km Bilbora
Euskaldunak  %53,80 (2001)
Postakodea 480xx
Biztanleria 17.112 bizt (2006)
Dentsitatea 287.38 bizt/km²
http://www.amorebieta.net/

Zornotza (Euskaltzaindiak onartutako izena) edo Amorebieta-Etxano (izen ofiziala) Bizkaiko erdialdean kokatuta dagoen udalerria da, Durangaldea, Arratia, Nerbioi ibarra eta Busturialdea eskualdeen artean.

Mugakideak hauek ditu: Iparraldean, Morga, Muxika eta Gorozika auzoa (bertakoa); hegoaldean Iurreta eta Dima; ekialdean Ibarruri auzoa (Muxika) eta Durango eta mendebaldean Larrabetzu, Galdakao eta Lemoa.

Gaur egungo udalerria 1951eko urtarrilaren 26an eratu zen, Zornotzako eta Etxanoko udalerriak batu ondoren.

Zornotzako erdigunea

Eduki-taula

[aldatu] Izenaren gora-beherak

Zornotzarrek nahiko argi zeukaten herriaren izena duela gutxi arte. Euskaraz hitz egitean, Zornotza (edo Zorrontza) erabiltzen da, eta gaztelaniaz aritzean Amorebieta. 1979ko irailean, bietako bat ofizialtzat hartu behar zela eta, udalak Amorebieta hautatu zuen, eta horrela, udalerriaren izen ofiziala Amorebieta-Echano bihurtu zen. Gerora, euskal ortografia errespetatuz, Amorebieta-Etxano bihurtu zen, 1997ko ekainean.

Euskaltzaindiak, berriz, Zornotza hautatu du herriaren euskarazko izentzat argudio historikoetan oinarrituta[1][2]. Herriaren jatorria den Zornotzako merindadearen sasoian, XII. mendetik aurrera, bi elizate zeuden Ibaizabal ibaiaren bi aldeetan, bata bestearengandik oso hurbil, Amorebietarena egun eliza nagusia dagoen lekuan eta Etxanokoa handik metro batzuetara. Biak ala biak, eta gainerako etxeak, Zornotza deitutako ingurunean zeuden. Horretan oinarrituta, Euskaltzaindiak logikotzat hartu zuen udalerriari Zornotza deitzea. Hala ere, frankismoa amaitu ondoren, udalak ez zuen Euskaltzaindiaren iradokizuna aintzat hartu eta egun duen izena eman zion udalerriari.

Udalerriaren izen ofiziala Amorebieta-Etxano izan arren, ez da ahaztu behar herritarrek euskaraz hitz egitean Zornotza erabiltzen dutela herriari berari deitzeko.

[aldatu] Historia

Zornotzaren jatorria Zornotzako merindadean bilatu behar da. XII. mendean Pedro García de Salcedok hartu zituen lur horiek, Navas de Tolosako guduan egindako lanagatik. Sasoi hartan Nafarroako erresumaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko muga zegoen bertan, eta oraindik ere herriko gune bati Nafarroako zelaiak deitzen zaio. Pedro García de Salcedok zornotzarren leinua finkatu zuen ingurune hartan, Zornotzako merindadea sortuz.

Merindadeak lau elizate barne hartzen zituen: Amorebieta, Etxano, Ibarruri eta Gorozika. Azken biak, herriaren iparraldean eta Ibaizabalaren arroaren ordez Oka ibaiaren arroan egonik, Muxikako auzo bihurtu ziren.

[aldatu] Demografia

Zornotzako biztanleria
1900 1910 1940 1950 1960 1981 1991 2000
4.660 4.895 4.321 6.216 8.346 15.575 15.818 16.216

Amorebieta-Etxanok 16.821 biztanle zituen 2005ean, 277.8 bizt./km²-ko dentsitatearekin. Hazkunde nabarmena eduki zuen 60-70. hamarkadetan, industrializazio prozesuagatik, biztanlegoa bikoiztuz (1960: 8.346 biztanle; 1978: 15.791 biztanle).

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Inguru naturala

  • Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du eta ondoko mendiek inguratzen ditu: Betzuenburu (792 m.), Kañometa (760 m.), Gorritxueta (757 m.), Belatxikieta (662 m.), Bizkargi (563 m.), Urrimendi (425 m.), Arrezuriaga (329 m.) edo Torreburu (326 m.).
  • Urkiolako Parke Naturala: 5.958.3 hektarea-ko zabalera dauka, eta Zornotza udalerria barne hartzen du.
Zornotzaren hegoaldea, Euba ingurunea.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Historia

  • XII. mendean Zornotzako leinuatarrek (Salcedo-Aialatarren ondorengoak) ingurualdea populatu zuten, lekuari izena emanez. Izan ere, Pedro García de Salcedori eman zioten opari Navas de Tolosako gudaldian izan zuen partehartzearen esker onez.
  • XIX. mende arte Zornotza eta Amorebieta izenak batera erabili izan dira, parekideak izanda.
  • 1950. hamarkadan Amorebietak (Zornotza) eta Etxanok bat egin zuten.

[aldatu] Zornotzar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak