Adebayo Akinfenwa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adebayo Akinfenwa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSaheed Adebayo Akinfenwa
JaiotzaIslington1982ko maiatzaren 10a (41 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaCity of London Academy Highbury Grove (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
FK Atlantas2001 / 2002225
Boston United F.C.2003 / 200330
Barry Town F.C.2003 / 200396
Club América2003 / 200310
Rushden & Diamonds F.C.2003 / 200400
Doncaster Rovers F.C.2004 / 200494
Torquay United F.C.2004 / 20053714
Swansea City Association Football Club2005 / 20076114
Millwall Football Club2007 / 200870
Northampton Town F.C.2008 / 20108837
Gillingham F.C.2010 / 20114411
Northampton Town F.C.2011 / 20138034
Gillingham F.C.2013 / 20143410
AFC Wimbledon2014 / 20168319
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia10
Pisua102 kilogramo
Altuera180 zentimetro

Saheed Adebayo Akinfenwa (Islington, 1982ko maiatzaren 10a) Ingalaterrako futbolari ohia da. Aurrelari postuan jokatzen zuen, eta bere azken taldea Ingalaterrako English Football League One taldeko Wycombe Wanderers izan zen. Ia ibilbide osoa 3. eta 4. mailako taldeetan egin zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerabezaroan Lituaniako FK Atlantas klubean sartu zen bere agenteak aholkatu ziolako. Klubean bi urte eman ondoren, Akinfenwak Erresuma Batura joatea erabaki zuen 2003. urtearen hasieran, non Barry Town F. C. Galesko Premier Ligako txapeldun klubera batu zen.

Handik gutxira, Akinfenwa Boston United F. C.-ra joan zen, eta 2003ko urrian azkenengo minutuan gol bat sartu zuen Swindon Town F. C.-ren aurkako debutean.

2004ko uztailean Torquay United klubera sartu zen. Denboraldi horretan 14 gol sartu zituen, baina horrek ez zion lagundu klubari kategoria mantentzeko. Ez zuen onartu kontratua berritzea.

2006-07 denboraldiaren amaieran, Swansea City klubean jokatzen aritu ondoren, ez zuen onartu kontratu berri bat sinatzeari, eta Swindon Town-entzat sinatu zuen 2007ko ekainaren 29an.

2008ko urtarrilaren 18an akordioa sinatu zuen Northampton Town taldearekin. Swindon Townen kontra debuta egin zuen, partidua 1-1 geratu zan. Akinfenwak, orduan, eragin handia lortu zuen etxeko debutean, berdinketaren gola sartu baitzuen Leeds Uniteden aurka 1-1 berdinduta.

Akinfenwa Sixfields-era itzuli zen 2011. urtean. Bere lehen gola Bristol Roversen aurka sartu zuen abuztuaren 16an. Horri esker, Northampton Town taldeak 2012-13 denboraldiaren amaierara iristea lortu zuen. Akinfenwak Gillingham taldea sinatu zuen berriro, agente libre gisa, 2013ko uztailaren 2an.

Jose Mourinhok zuzendutako Chelsea-ren aurkako partida batean, Premier Leagueko zaleek Akinfenwa ezagutu zuten eta, 66. minutuan ordezkatua izan ondoren zaleen txalo zaparrada jaso zuen, nahiz eta bere taldeak partida 3-2 galdu.

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Hiria Denboraldia Partiduak Golak
Atlanta Lituania 2001-2003 75 42
Barry Town F. C. Gales 2003 12 6
Boston United F. C. Inglaterra 2003 4 1
Leyton Orient F. C. Inglaterra 2003 2 0
Rushden & Diamonds F. C. Inglaterra 2003-2004 0 0
Doncaster Rovers F. C. Inglaterra 2004 9 4
Torquay United F. C. Inglaterra 2004-2005 41 16
Swansea City Inglaterra 2005-2007 75 21
Millwall F. C. Inglaterra 2007-2008 9 0
Northampton Town F. C. Inglaterra 2008-2010 95 39
Gillingham F. C. Inglaterra 2010-2011 46 11
Northampton Town F. C. Inglaterra 2011-2013 93 35
Gillingham F. C. Inglaterra 2013-2014 37 10
A. F. C. Wimbledon Inglaterra 2014-2016 94 23
Wycombe Wanderers F. C. Inglaterra 2016-2022 196 54
Karrera guztia 781 226

Joko-estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akinfenwak 100 kg-tik gora pisatzen zituen. 180 cm-ko altuerarekin bere ezaugarria bere indarra eta bizkortasuna ziren, horregatik sartu zituen gol asko buruz sartu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]