Aditz
Wikipedia(e)tik
Aditza, semantikaren ikuspegitik, ekintza, egoera edo gertaera bat adierazten duen hitza da; sintaxiaren ikuspegitik, berriz, denbora eta pertsona (edo pertsonak) adierazten dituen hitza.
Aditzak bi taldetan sailka daitezke, onartzen dituzten objektuen arabera:
- Aditz iragangaitzak (aditzak subjektua du): Ama erori da.
- Aditz iragankorrak (aditzak subjektua eta osagarri zuzena du): Amak auto berria erosi du.