Aerologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurreko atmosferaren goi-geruzak

Atmosfera askea, hots, lurrazalaren eraginetik at gelditzen diren atmosfera-geruzetako (3 km-tik 50-60 km-ra) airea eta haren propietateak aztertzen dituen fisikaren alorra, meteorologiaren adarra. Aire horren tenperatura, hezetasuna, kondentsazio-prozesuak, erradiazioa, higidurak eta egoera termodinamikoa aztertzen ditu. Lekuak eragin handia badu ere, lurrazaleko aire-mugimendu handiek atmosferaren goiko geruzetan dute jatorria. Aerologiak aztertzen dituen gaiak altuerari dagozkionak dira lehendabizi: altueraren arabera airearen presioak, tenperaturak eta konposizio kimikoak dituen aldaketak. Gaur egun, ikerketa horiek zunda-globoen bitartez egiten dira gehienbat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]