Lurrazal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurraren egitura: lurrazala (1)
Lurrazal motak mantuaren gainean.

Lurrazala Lurraren gainazaleko geruzari deritzo. Bere lodiera ez da konstante izaten, hondo ozeanikoetan 12 km eta kontinenteetako gune menditsuetan 60 km izatera heldu daiteke. Geruza honetan aurkitu ditzakegun elementu ohikoenak silizioa, oxigenoa, aluminioa eta magnesioa dira. Lurrazala prozesu igneoen ondorioz sortua izan da eta beheko mantua baino elementu bateraezinetan aberatsagoa da. Bi motatan ezberdindu daiteke, lurrazal kontinentala eta lurrazal ozeanikoa.

[aldatu] Lurrazal ozeanikoa

Sakontzeko, irakurri: Lurrazal ozeaniko

Lurrazal ozeanikoak lurraren azaleraren %75a betetzen du. Lurrazal kontinentala baino meheagoa da eta hiru mailetan ezberdindu daiteke. Beheko maila mantuaren goian kokatzen dena da, hirugarren maila deiturikoa, hauen arteko muga Mohorovicic diskontinuitateak ematen du. Geruza hau gabroz, arroka plutoniko basikoz, osatuta dago. Honen gainean basaltoz osaturiko bigarren maila kokatzen da, gabroen konposizio bereko arroka bolkaniko basikoa. Maila honen beheko aldea lodiera handiko dikeez osatutako gunea da, goiko aldea aldiz, basaltozko kuxin labaz osatuta dago. Laben eta itsasoko uren arteko kontaktuaren eraginez sortutako solidifikazio azkarreko egiturak dira kuxin labak. Basaltoen gainean lehenengo maila dago, sedimentuz osatua, ozeano erdiko gunea sedimentu pelagikoz osatua hauek kostalderantz joan ahala terrigenoagoak bihurtzen direlarik.

[aldatu] Lurrazal kontinentala

Sakontzeko, irakurri: Lurrazal kontinental

Lurrazal kontinentala ozeanikoa baino heterogeneoagoa da, jatorri ezberdineko arrokez osatutakoa delako. Honetan arroka igneo azido eta erdiazidoak (granitoak adibidez) nagusi dira. Orogenoetan eskualde metamorfismoz sortutako arroka metamorfikoz osatutako gune zabalak baita ere aurkitu daitezke, hauek sedimentu ezberdinez estalita egoten dira, ezkutuetan izan ezik. Orokorrean silizio eta katioi arinagoez osatuta dago, horregatik lurrazal ozeanikoa baino dentsitate baxuagoa du.

Esan behar dago lurrazal kontinentalaren lodiera handiagoaren arrazoia dentsitatean dagoela. Bere dentsitatea mantuko dentsitatea baino baxuagoa denez, bertan barneratzea ez da erraza izaten, horregatik honen lodiera historia geologikoan zehar handituz joan da.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak