Aioros Sagitariusekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aioros Sagitariusekoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaGrezia
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Aioros Sagitariusekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Jatorrizko istorio guztian Aioros fisikoki agertzen den une bakarra Hadesen sagan gainontzeko urrezko zaldunekin Aieneen Harresia suntsitzeko elkartzen denean da. Une horretan, urrezko zaldun guztiek euren kosmoenergia guztia Aiorosen arku eta gezian jartzen dute, azkenean Harresia suntsitzea lortuz. Aioria Leokoaren anaia nagusia da.

Armajantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiorosen armajantzia urrezko gainontzeko zaldunen armajantziengandik argi bereizten da, arma propioa duen bakarra bait da, gainontzeko arma guztiak Librako armajantziak zaintzen baititu. Armajantzi hau Lehiaketa Galaktikoko saria izan zen eta, lehiaketa amaitu baino lehenago, Ikki Fenixekoak eta bere zaldun beltzek lapurtu zuten. Ondoren, ordea, brontzezko zaldunek armajantzia berreskuratzea lortu zuten. Masami Kurumadak, istorioaren hasieran, Sagitariusekoa urrezko armajantzi bakarra izatea pentsatu zuen, baina, azkenean, zodiakoko konstelazioei dedikatutako beste hamaika urrezko armajantzi diseinatu zituen. Sagitariusekoaren kasuan, mangaren irakurle eta animearen ikusleei ez zitzaien gustatu armajantziaren hasierako diseinua eta Kurumadak bere diseinua berregin zuen, gainontzeko urrezko armajantziekin bat zetorren diseinu bat emanez. Gainontzekoengatik ezberdintzeko hegoak ere eman zizkion.

Parte-hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, Aioros fisikoki agertzen den une bakarra Hadesen sagan gainontzeko urrezko zaldunekin Aieneen Harresia suntsitzeko elkartzen denean da. Urrezko zaldun guztiek euren kosmoenergia guztia Aiorosen arku eta gezian jartzen dute, azkenean harresia suntsitzea lortuz eta honek eragindako eztandaren ondorioz urrezko zaldun guztiak hilez. Hala, brontzezko zaldunei bidea libre uzten diete Hadesekikoa egiteko.

Jatorrizko istorioa hasi baino lehenago, Saori Kido jaiotzean, Saga Geminisekoa, benetako patriarka zen Shion Ariesekoaren tokia usurpatuta, Atenearen gorpuztea den Saori hiltzen saiatzen da, baina Aiorosek hori eragozten du. Hori dela eta, Sagak traidoretzat jotzen du eta Shura Capricornusekoa bidaltzen du Aioros hil dezan. Urrezko bi zaldunek borrokatzen dute eta, azkenean, Shurak Aioros hiltzen du.

Horretaz gain, nahiz eta fisikoki agertu ez, Aiorosek Sagitariuseko armajantzia bidaltzen dio Seiyari, berau baita etorkizuneko Sagitariuseko urrezko zalduna. Esate baterako, Poseidonen sagaren amaieran. Shaina Ofiuchusekoa, Hyôga Beltxargakoa, Shiryu Dragoikoa eta Shun Andromedakoa Seiyarekin daude eta aurrean Poseidon dute, Julian Soloren gorputza hartuta duena. Seiya hiru aldiz saiatzen da bere kabuz Poseidon garaitzen gezia jaurtita, baina jainkoak hiru aldietan bueltatzen dio gezia, lehenean Seiyaren bihotzean sartuz, bigarrenean Shainaren bizkarrean eta hirugarrenean Shiryuren bularrean. Laugarren saiakeran zaldun guztiek jaurtzen dute euren kosmoenergia gezian eta, azkenean, Poseidon zauritzen dute, eta kaskoa kentzen diote.

Baina horrekin ez da nahikoa itsasoetako jainkoa garaitzeko, eta, zutabe nagusia hausterako orduan, Ikki Fenixekoak eutsi behar izaten du Poseidon, Hyogak eta Shiryuk Seiya Saori ehortzita dagoen zutabera jaurtitzen duten bitartean, azkenean zutabea hautsiz eta Atenea salbatuz.

Hamabi etxeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brontzezko zaldunek, Sagitariusen tenplura iristean, Aiorosen armajantzia ikusten dute. Armajantziak, lehen une batean, zuzenean Seiya Pegasokoaren bihotzera apuntatzen du bere arku eta geziarekin. Baina, azkenean, gezikada tenpluko hormara doa, han Aiorosen izena agertuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]